Albertville
Albertville Frantziako herria da, Rodano-Alpeak eskualdean eta Savoia departamenduan kokatua.
Geografia
340 metroko garaieran dago, baina, Rodano-Alpeak eskualde osoa Alpeetako mendilerroak gurutzatzen duenez, bere garaiera, 2.037 metroraino heltzen da. Arly ibaiak gurutzatzen du, eta Isère ibaiaren bazterrean dago.
Hedadura eta biztanleria
17,54 kilometro karratuko hedadura eta 17.340 biztanleko biztanleria du.
Historia
1836an sortu zen, Karlos Alberto erregearen eskutik. Aurretik, inguru horretan, L´Hôpital eta Conflans izeneko bi herritxo aurkitzen ziren, eta erregeak, biak batu zituen, herri berriari, bere izena emanez.
Neguko Olinpiar Jokoak
1992an, Savoiako departamenduan ospatu ziren Neguko Olinpiar Jokoak, Albertville kokaleku zentrala zelarik. Udako Olinpiar Jokoen urte berean ospatu ziren Neguko azken Olinpiar Jokoak izan ziren Albertvillekoak