Alberto Santos-Dumont
Alberto Santos-Dumont (Cabangu, Santos-Dumontetik hurbil, Minas Gerais, Brasil, 1873ko uztailaren 20a - Guarujá, São Paulo, Brasil, 1932ko uztailaren 23a) brasildar hegazkin pilotua izan zen.
Alberto Santos-Dumont | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Santos Dumont (Minas Gerais), 1873ko uztailaren 20a |
Herrialdea | Brasil Frantzia |
Heriotza | Guarujá, 1932ko uztailaren 23a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Cemitério de São João Batista (en) |
Heriotza modua | suizidioa: urkatzea |
Familia | |
Aita | Henrique Dumont |
Ama | Francisca de Paula Santos |
Ezkontidea(k) | ezkongabea |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Colégio Culto à Ciência (en) |
Hizkuntzak | portugesa frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hegazkinlaria, Inventories of American Painting and Sculpture (en) , aeronauta eta zientzialaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Brasilgo Letren Akademia |
Biografia
1891. urtean Parisa joan zen fisikako, kimikako eta mekanikako ikasketak egitera. Ikasketak amaitu ondoren gasolinazko motorreko globo aerostatiko bat sortzeko ahaleginetan jardun zuen. Hainbat saioren ondoren, Saint-Cloudetik Eiffel dorrera eta handik Saint-Claudera arteko etenik gabeko hegaldia egin zuen (1901). 1903. urtean airea baino astunagoak ziren hegazkinak eraikitzen hasi zen. 1906. urtean munduko lehen propultsio hegaldia egin zuen. 1908. urtean Demoiselle edo Libellule bataiatutako monoplanoa aurkeztu zuen; 103 kg-ko pisua eta 30 zaldi-potentziako motorra zuen; 1909. urteko urriaren 3an bost minutuko hegaldi bat egin zuen eta 8 km egin zituen, orduko 96 km-ko lastertasunez. Hegazkingintzari buruzko obrak ere idatzi zituen: A conquista do ar (1901, "Airearen konkista"), Os meus baloes (1904, "Nire globoak") eta O que eu vi, o que nós veremos (1918, "Ikusi nuena, ikusiko duguna").
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Santos-Dumont |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.