Alberto Palacio
Alberto Palacio Elizaga (Sara, Lapurdi, 1856ko urtarrilaren 24a - Getxo, Bizkaia, 1939ko maiatzaren 11) ingeniaria eta arkitektoa izan zen. Haren lanik garrantzitsuena Bizkaiko Zubia da.
Alberto Palacio | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto de Palacio y Elissague |
Jaiotza | Sara, 1856ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Getxo, 1939ko maiatzaren 18a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania frantsesa euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, ingeniari zibila eta ingeniaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Biografia
Sarako Serorategi baserrian[1] jaio zen, 1856ko urtarrilaren 28an. Haurtzaroa Sara eta Gordexola artean eman zuen, Palaciotarrek Sandamendin zuten etxean. Horiek horrela, euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez hitz egiten zuen.
Ikasketak Carrión de los Condesen egin zituen, Palentziako probintzian, San Zoilo eta San Felix ikastetxeetan. Ondoren, Bartzelonara joan zen Arkitektura Eskolan goi-mailako ikasketak egitera. 1882an nota bikainekin lizentziatu eta Frantziara joan zen. Bertan, Frantziako arkitekturari buruz ikasi zuen.
1883an Leonor Arana Iturribarriarekin ezkondu eta Madril bizitzera joan zen. Madrilen hainbat arkitektura-lan burutu zituen.
1939ko maiatzaren 11n hil zen Getxoko Arieta kalean zeukan etxean.
Lanak
Argazki galeria
- Espainiako Bankua (Madril)
- Retiroko Kristalezko Jauregia (Madril)
- Bilboko Areatzako zubi erraldoia eta eraikin monumentala eraikitzeko proiektua. Inoiz ez zen gauzatu.
- Alberto Palacioren omenezko monumentua Getxoko Areeta auzoan, Bizkaiko Zubiaren ondoan.
- Omenezko monumentua Portugaleten