Alberto Moravia
Alberto Moravia (Erroma, Italia, 1907ko azaroaren 28a - 1990eko irailaren 26a) idazlea izan zen, italieraz.
Alberto Moravia | |||||
---|---|---|---|---|---|
1984ko uztailaren 24a - 1989ko uztailaren 24a Barrutia: Italia Hautetsia: 1984 European Parliament election (en)
1960 - 1962 ← André Chamson - Victor E. van Vriesland (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto Moravia | ||||
Jaiotza | Erroma, 1907ko azaroaren 28a | ||||
Herrialdea | Italia | ||||
Bizilekua | Q112031858 | ||||
Heriotza | Erroma, 1990eko irailaren 26a (82 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Udako hilerria | ||||
Familia | |||||
Ezkontidea(k) | Elsa Morante (1941eko apirilaren 14a - 1961) Carmen Llera (1986 - 1990eko irailaren 26a) | ||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | italiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | idazlea, kazetaria, eleberrigilea, gidoilaria, antzerkigilea, politikaria, poeta, film-zuzendaria eta kritikaria | ||||
Lantokia(k) | Estrasburgo eta Brusela | ||||
Lan nabarmenak | |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia | ||||
Izengoitia(k) | Alberto Moravia | ||||
Genero artistikoa | eleberria Gidoia saiakera | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | ateismoa | ||||
Alderdi politikoa | Italiako Alderdi Komunista | ||||
|
Kazetari-lanetan aritu zen hasieran. Alienazioa eta bakardadea dira Moraviaren eleberrien gai nagusiak, eta horietatik alde egin ezina, ez sexuaren bidez, ezta maitasunaren bitartez ere. Kritikariek Moraviaren estilo zorrotza, kontakizuna eta elkarrizketak osatzeko trebezia, eta benetako diruditen pertsonaiak sortzeko ahalmena azpimarratu dute.
Lan nagusiak: Gli indifferenti (1929, Axolagabeak), lehen liburua, arrakasta handia izan zuena; Il conformista (1951, Konformaerraza); La ciociara (1947); La noia (1960; Asperra). Ipuinak (besteren artean, Boh, 1976) eta saiakerak (L´uomo como fine, 1966) ere idatzi zituen.
Italiako gerra osteko intelektual zorrotz eta estimatuenetako bat izan zen. Pier Paolo Pasolini idazlea 1950eko hamarkadaren hasieran ezagutu zuen, eta adiskide hurkoak izan ziren poetaren heriotza arte. 1973an etxe partekatu bat erosi zuen Ostiako kostaldean Pier Paolorekin. Historiarako geratu da Erroman Pasolini erail osteko hiletan eman zuen hitzaldia.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Moravia |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.