Alberto Korda

Alberto Díaz Gutiérrez, ezagunago Alberto Korda gisa, (Habana, 1928ko irailaren 14a-Paris, 2001eko maiatzaren 25a), argazkilari kubatar ospetsua izan zen. Oso ezagunak dira Kubako Iraultzaren inguruan egin zituen lanak, bereziki Che Guevararen erretratuak.

Alberto Korda

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlberto Díaz Gutiérrez
JaiotzaHabana, 1928ko irailaren 14a
Herrialdea Kuba
HeriotzaParisko 7. barrutia, 2001eko maiatzaren 25a (72 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, moda-argazkilaria, fotokazetaria eta artista bisuala
Lan nabarmenak

Discogs: 3725864 Find a Grave: 8198580 Edit the value on Wikidata

Biografia

1940ko hamarkadan, negozio klaseak hartu zituen Candler Collegen eta Habana Business Academyn, biak Habanan kokatuta. Luis Piercerekin batera (Luis Korda) Korda estudioak sortu zituen, eta bertan lan egin zuen 1953 eta 1968 artean; estudioan mota guztietako lan komertzialak burutu zituzten. Bere prestakuntza autodidakta bazen ere, argazkilaritza Newton Estapérekin ikasi zuen eta gero Luis Piercerekin ere ikasi zuen. 1959an Kubako Iraultzaren garaipena lortuta, Iraultzaren alde lan egin zuen eta Fidel Castrorekin batera argazkilari gisa Kubako buruzagiak urte horietan egindako bira desberdinetan ibili zen. 1960. urtea bere bizitza aldatuko zen urtea zen, Gerrillari heroiko argazki ospetsua egin zuenean, kritikari handien iritziz, garai guztietako hamar argazki erretratu onenetakoa dena. Argazki hori munduan gehien erreproduzitu den argazkia da. Horrek, aldi berean, betiko iraultzailearen estetika aldatu zuen. Kubako urpeko argazkigintzaren sortzailea izan zen. 1968an Zientzia Akademiako Ozeanologia Institutuan hasi zen Kubako koralen Atlasa egiten. Bere argazki lanak Europan zein Amerikan galeria nagusietan erakutsi dira.

Argitalpenak

Argitalpen ugari egin zituen Kordak:[1]

  • 1962: Cartilla Oficial de la Alfabetización. Ed. Mined.1963 Cuba ZDA
  • 1974: Presencia del Che en la plástica. Aldo Menéndez. Revolución y Cultura 22 zenbakia.
  • 1978: Hecho en Latinoamérica I. Ed. Consejo Mexicano de Fotografía.
  • 1979: XX Aniversario Casa de las Américas. Apuntes para una historia de la Fotografía, María E. Haya. De INBA/SEP/FONAPAS.
  • 1979: Colección Fotógrafos Cubanos, Ed. UNION.
  • 1980: Calendar. Center for Cuban Studies N.Y
  • 1982: Photographie Lateinamerika, Erika Billeter, Ed. Kunthaus Zurich.
  • 1981: Fotografía Iberoamericana. Museo Español de Arte Contemporáneo.
  • 1982: Una foto recorre el mundo. Raúl Rodríguez. Rev Moncada octubre 82.
  • 1983: Cuban Photography 1959-82. Center for Cuban Studies N. Y. 198311 negartivo originale di Che Guevara. Giuliana Scime. Progresso Fotografico Junio 83. Italia.
  • 1985: Colección Tarjetas Postales. Center for Cuban Studies N. Y.
  • 1985: Cubansk Fotografi. Maria E. Haya. Fotograficentrums BILD. 2-3 zenbakia.
  • 1985: Korda, Isabel B. Duran. FotoZoom No 123. Mexico DF.
  • 1985: Sul filo della memoria. Lanfranco Colombo. Infinito 10 zenbakia. Italia.
  • 1986: A Cuba, nous avons retrouve le photographe du Che. Cecile Cuchet. Photo Reporter 90 zenbakia. A Francia.
  • 1988: Momenti della Storia. Centro Cultural Editorial Pier Paolo Pasolini. Agrigento, Italia.

Kordaren gaineko filmografia

Korda eta bere argazkiak dokumental askoren protagonistak izan dira:[1]

  • 1986 Pedro Chaskel: Una foto recorre el mundo, ICAIC, Habana.
  • 1991 Alberto Korda, One World Channel.
  • 1991 Lily Novo: Korda, imagen y leyenda, Habana.
  • 1994 Raisa White: Alberto Korda, Mirarte, Habana.
  • 1995 Castro, Che und Schöne Fragüen, Alemania.
  • 2001 Jesús González: Luz Natural, Habana.
  • 2003 Alejandro Strauss: Korda, Fotógrafo en Revolución, Mexiko.
  • 2004 Héctor Cruz Sandoval: KORDAVISION, Los Ángeles, Kalifornia, USA.
  • 2009 Roberto Chile: Sencillamente Korda, Habana.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.