Alberto I.a Belgikakoa
Alberto I.a Belgikakoa (Brusela, 1875eko apirilaren 8a - Marche-les-Dames, Namur, Belgika, 1934ko otsailaren 17a) belgikarren erregea izan zen 1909-1934 bitartean.
Alberto I.a Belgikakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
(1915) | |||||
1909ko abenduaren 23a - 1934ko otsailaren 17a ← Leopoldo II.a Belgikakoa - Leopoldo III.a Belgikakoa →
1906ko azaroaren 13a - 1909ko abenduaren 23a | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Palace of the Count of Flanders (en) , 1875eko apirilaren 8a | ||||
Herrialdea | Belgika | ||||
Bizilekua | Palace of the Marquess of Assche (en) Loppem Castle (en) | ||||
Heriotza | Marche-les-Dames (en) , 1934ko otsailaren 17a (58 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Royal Crypt (en) | ||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: climbing accident (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Prince Philippe, Count of Flanders | ||||
Ama | Princess Marie of Hohenzollern-Sigmaringen | ||||
Ezkontidea(k) | Elixabete Bavariakoa, Belgikako erregina (1900eko urriaren 2a - 1934ko otsailaren 17a) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Saxe-Coburg and Gotha (en) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa nederlandera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | entomologoa, mendigoizalea, militarra, politikaria, arroka-eskalatzailea eta monarka | ||||
Parte-hartzailea
| |||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Kidetza | Itsasoz-haraindiko zientzien akademia | ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Belgian Armed Forces (en) | ||||
Gradua | field marshal (en) teniente jeneral | ||||
Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Bizitza
Filipe Flandesko kondearen eta Marie Hohenzollern-Sigmaringengoaren semea, eta Leopoldo I.a Belgikakoaren biloba zen. 1900ean, Elisabet Bavariakoarekin ezkondu zen. 1909ko abenduaren 17an, Leopoldo II.a erregea hil ondoren, Belgikako tronua oinordetu zuen. Armadako buru gorena izan zen, eta berak zuzendu zituen belgikar tropak Lehen Mundu Gerran; ospe handia eman zion horrek.[1]
Kirolzale handia izaki, mendi igoera batean hil zen 1934an, istripu baten ondorioz. Laekengo elizako (Brusela) errege-panteoian lurperatu zuten. Haren seme Leopoldo izan zen ondorengoa.
Ezkontza eta seme-alabak
1900eko urriaren 2an, Elisabet Bavariakoa dukesarekin ezkondu zen Bavarian. Karl-Theodor Bavariako dukearen eta Maria Josefa Portugalgoaren alaba zen Elisabet. Hiru seme-alaba izan zituzten
- Leopoldo, belgikarren erregea 1934-1951 bitartean. 1901eko azaroaren 3an jaio eta 1983ko irailaren 25ean hil zen Woluwe-Saint-Lamberten.
- Karlos, Flandeseko kondea, Belgikako printzea, Belgikako erregeordea; Bruselan jaio zen 1903ko urriaren 10ean, eta Ostenden hil zen 1983ko ekainaren 1ean.
- Maria Josefa, Belgikako printzesa; Ostenden jaio zen 1906ko abuztuaren 4an. Erroman ezkondu zen 1930eko urtarrilaren 8an Humberto Nikolas Tomasso Piemonteko printzearekin, gerora, Humberto II.a Italiakoa izan zena. Maria Josefa 2001eko urtarrilaren 27an hil zen.
Erreferentziak
- Lur entziklopedietatik hartua.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto I.a Belgikakoa |
- (Nederlanderaz) (Frantsesez) (Alemanez) (Ingelesez) Belgikako monarkiaren webgune ofiziala, monarchie.be