Alberto Fujimori
Alberto Ken'ya Fujimori Fujimori (Lima, 1938ko uztailaren 28a-) japoniar jatorrizko politikari ohi perutarra da. Hamar urtez herrialdeko presidentea izan zen, 1990etik 2000 arte.
Alberto Fujimori | |||
---|---|---|---|
(1991) | |||
1990eko uztailaren 28a - 2000ko azaroaren 21a ← Alan García Pérez - Valentín Paniagua → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto Kenya Fujimori Fujimori | ||
Jaiotza | Lima, 1938ko uztailaren 28a (85 urte) | ||
Herrialdea | Japonia Peru | ||
Bizilekua | Q123682704 | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania japoniera | ||
Familia | |||
Aita | Naoichi Fujimori | ||
Ama | Mutsue Inomoto | ||
Ezkontidea(k) | Susana Higuchi (en) (1974 - 1995) Satomi Kataoka (en) (2006 - | ||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | University of Wisconsin–Milwaukee (en) Alfonso Ugarte School (en) National Agrarian University (en) Estrasburgoko Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania japoniera ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, agronomia-ingeniaria eta unibertsitateko irakaslea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Sí Cumple (en) Cambio 90 (en) Nueva Mayoría (en) Peru 2000 (en) Alliance for the Future (en) People's New Party (en) | ||
Alan García ordezkatu zuen boterean 1990ko uztailaren 28an, Mario Vargas Llosa idazle eta beste hautagai nagusia zenari hauteskundeak irabazi ostean. Haren agintaldiko lehenengo urteetan neurri ekonomiko zorrotzak hartu zituen eta Peru nolabait suspertzea lortu. Halaber, Peruko Alderdi Komunistaren aurkako borroka ere tinkoa izan zen.
Ustelkeriak amaiera politikoa ekarri zion, bai eta giza eskubideen inguruan erakutsitako mespretxuzko jarrerak ere. Izan ere, 2009an 25 urteko zigorra ezarri zioten gerra zikinarekin lotu ostean, batik bat 1990eko hamarkadan hainbat ezkertiar gerrillari bahitu eta hil izanagatik. 2010ean beste zigor bat gehitu zioten, ondasun publikoen bidegabeko eralgitzeagatik.
Epaiak gorabehera, herritarren zati esanguratsu bat haren aldeko da.