Alberto Contador

Alberto Contador Velasco[1] (Pinto, Madrilgo Erkidegoa, Espainia 1982ko abenduaren 6a - ) txirrindulari profesional ohi espainiarra da. 2007an Frantziako Tourra irabazi zuen 24 urterekin.

Alberto Contador

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlberto Contador Velasco
JaiotzaMadril, 1982ko abenduaren 6a (41 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Saxo Bank-Sungard 2011-2016
ONCE (ikaslea)2002ko irailaren 1a-2002ko abenduaren 31
ONCE 2003-2003
ONCE 2004-2006
Discovery Channel 2007-2007
Astana 2008-2010
Trek-Segafredo 2017-2017
 
Posizio edo espezialitateaigotzailea
etapakako lasterketa
Pisua62 kilogramo
Altuera176 zentimetro
Jasotako sariak

albertocontador.org
IMDB: nm3059502 Facebook: contador Twitter: albertocontador Instagram: acontadoroficial Edit the value on Wikidata

Kirol ibilibidea

1998an, kadete mailan hasi zen bere hiriko talde batean. 2002an, 19 urterekin Espainiako Txapelketa irabazi eta gero, ONCE Eroski taldeak profesional mailara igo zuen Contador. 2004an, Asturiasko Itzulian parte hartzen ari zela, burmuinan kabernoma bat jasan zuen urtebeteko errehabilitazioa behar izan zuelarik. 2006an, txirrindularitzara bueltatu zen Liberty Seguros-Wurth taldearekin. Talde honetan zegoenean, bere izena Operacion Puerto delakoan ageri zen, baina ez inplikatu bezala. Auzietara testigu moduan joan zen eta inongo akusaziorik gabe geratu zen. Hala ere, bere taldea 2006ko Frantziako Tourretik at geratu zen. 2007an, Discovery Channel talde estatubatuarrarekin, Tourrean parte hartu ahal izan zuen. Rabobank taldeko Michael Rasmussen daniarrak zeraman liderreko mailot horia eta Contador bigarren zen sailkapen orokorran Tourra amaitu baino lau egun lehen. Bere taldeak Rasmussen Tourretik at utzi zuen (prezioak egon bait ziren) amaitu baino 3 egunetara dopaje asuntuengatik eta Alberto Contador bihurtu zen sailkapen orokorreko lehena, 24 urterekin mailot horia jantzi eta 2007ko Frantziako Tourra irabaziz.

2009ko eta 2010eko[2] Frantziako Tourrak ere irabazi zituen. Azken urte horretako irailean, Sungard - Saxo Bank taldeak fitxatu ondoren, klenbuterol izeneko gaiaz positibo eman zuela zabaldu zen, uztailaren 21eko etapan hain zuzen ere. Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak bi urteko zigorra[3] jarri zion. Kontraanalisiak[4] eta helegiteak gorabehera, 2011ko otsailaren 14an Espainiako Txirrindularitza Federazioak zigorra altxatu zion, nahiz eta auzia oraindik bizirik zegoen[5]. 2010ko Tourra kendu zioten azkenean.

Bere berezitasun onena, mendiak igotzea da, hau da, eskalatzaile edo igotzailea. Erlojupekoan ere ondo moldatzen den txirrindularia da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Contador Aldatu lotura Wikidatan

Palmaresa

Contador, 2007ko Frantziako Tourreko azken aurreko etapan, maillot horiarekin.

2003

2005

2006

2007

2008

2009

2010

2012

2013

2014

2015

2016

2017

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzuli Handia 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017
Pink jersey Italiako Giroa 1. 1* 1.
Yellow jersey Frantziako Tourra 31. 1. 1. 1* 5* 4. UT 5. UT 9.
Red jersey Espainiako Vuelta 1. 1. 1. 4. 5.
Munduko Txapelketa UT 38. UT
Munduko Erlojupeko Tx 9.
Legenda
Ez zuen parte hartu
DSKDeskalifikatua
UTUtzi
1*Ondoren kendua

Taldeak

Erreferentziak

  1. «Alberto Contador | Trek Segafredo» web.archive.org 2017-09-12 (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  2. Berria. «Alberto Contadorrek irabaziko du Tourra, hirugarrenez» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  3. «Bi urteko zigorra Alberto Contadorri» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  4. «Alberto Contadorrek positibo eman du» EITB Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2021-02-22).
  5. Berria, 2011ko otsailaren 15a

Kanpo estekak



Aurrekoa
Óscar Pereiro
Frantziako Tourraren irabazlea
2007
Ondorengoa
Carlos Sastre


Aurrekoa
Carlos Sastre
Frantziako Tourraren irabazlea
2009 eta 2010
Ondorengoa
Cadel Evans
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.