Alberto Cavalcanti
Alberto Cavalcanti (Rio de Janeiro, Brasil, 1897ko otsailaren 6a - Paris, Frantzia, 1982ko abuztuaren 23a) zinemagilea izan zen.
Alberto Cavalcanti | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alberto de Almeida Cavalcante |
Jaiotza | Rio de Janeiro, 1897ko otsailaren 6a |
Herrialdea | Brasil Frantzia (1926 - |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1982ko abuztuaren 23a (85 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, zinema ekoizlea, film-muntatzailea, gidoilaria, producer (en) eta errealizadorea |
Hogei urte zituela Parisa joan zen, eta errealismo poetikoaren aitzindari bihurtu zen Frantzian: Rien que les heures (1926, Orduak besterik ez), La Pétite Lilie (1927, Lilie txikia). Ingalaterran, Dokumentalen Eskolako maisua izan zen (Coal Face, 1936; Ikatz aurpegia), eta geroztik zinema fantastikoa landu zen (Dead of Night, 1945; Gaueko hilak). 1949-1954 urteetan Brasilen lan egin zuen: O canto do mar (1953, Itsasoaren kantua), Mulher de verdade (1954, Egiazko emakumea). Europara itzulitakoan Bertolt Brechten Puntila ugazaba eta Matti morroia (Viena, 1955) obra eraman zuen zinemara.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.