Alberto Catalán
Alberto Catalán Higueras (Corella, 1962ko azaroaren 7a) nafar politikaria da. Gaur egun, Nafarroako Parlamentuko presidentea da.
Alberto Catalán | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2015eko ekainaren 17a - 2019ko ekainaren 18a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IX. legealdia
2011ko ekainaren 15a - 2015eko ekainaren 16a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VIII. legealdia
2007ko ekainaren 13a - 2011ko maiatzaren 14a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VII. legealdia
2003ko ekainaren 18a - 2007ko ekainaren 13a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko VI. legealdia
1999ko ekainaren 26a - 2003ko ekainaren 17a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko V. legealdia
1995eko ekainaren 24a - 1999ko ekainaren 25a Hautetsia: Nafarroako Parlamentuko IV. legealdia
| |||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||
Jaiotza | Korella, 1962ko azaroaren 7a (61 urte) | ||||||||||||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||
Alderdi politikoa | Nafar Herriaren Batasuna | ||||||||||||||
Nafarroako Unibertsitatean farmatzian lizentziaturik, 1987an UPNn sartu zen. Bi urte geroago, alderdiko gazteriaren presidenteorde bihurtu zen. Azaroan Juan Ojembarrena presidenteak dimititu ostean, presidente izendatu zuten Catalan. 1991an berriro hautaturik, 1994 arte jarraitu zuen karguan.
Parlamentuan 1991n sartu zen lehen aldiz. Berriz, 1995ean hautatuta atera zen, eta 1996ko irailean Miguel Sanzek Nafarroako lehendakaritza lortu ostean, Alberto Catalan taldeko bozeramaile bilakatu zen. Hurrengo legegintzaldian kargua errepikatu zuen. 2001eko otsailean Rafael Gurrea ordezkatu zuen alderdiko Idazkaritza Orokorrean, eta 2005eko martxoan, berriro atera zen hautaturik. 2003ko hauteskundeen ostean, Tokiko Administrazio sailburua eta Gobernuko bozeramailea izan da.
Ikus, gainera
- Erriberar ezagunak