Alberto Campo Baeza
Alberto Campo Baeza (Valladolid, Espainia, 1946ko urriaren 15a) espainiar arkitektoa da.
Alberto Campo Baeza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Valladolid, 1946ko urriaren 15a (77 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Madrilgo Arkitektura Goi Eskola Teknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Enplegatzailea(k) | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa Pennsylvaniako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Arrazionaltasuna, zehaztasuna eta espazio sendoak dira Campo Baezaren obraren ezaugarri nagusiak. Arkitektura irakatsi du Espainian zein Europako beste zenbait herrialdetan, eta aski ezagunak dira haren liburu eta artikuluak. Madrilen eginiko bi ikastetxe (San Sebastian de los Reyesko eskola publikoa, 1983; eta San Fermín eskola publikoa, 1985), Mallorcako Berrikuntza Teknologikoen Zentroa (1995) eta Granadako Caja Generalen eraikina (1996) ditu obrarik ezagunenak.
Adituen iritziz, XX. mende amaierako Espainiako arkitektorik garrantzizkoenetakoa da Campo Baeza; Julio Cano Lasso eta Sáenz de Oizaren parekoa.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto Campo Baeza |
- (Gaztelaniaz) ALberto Campo Baezaren webgunea
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.