Alberto Blecua
Luis Alberto Blecua Perdices (Zaragoza, 1941eko azaroaren 13a - Bartzelona, 2020ko urtarrilaren 28a) filologo, irakasle eta idazle espainiarra izan zen. Bere lan nagusiak Espainiako Urrezko Mendearen eta Miguel de Cervantes inguruan izan ziren.
Alberto Blecua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Zaragoza, 1941eko azaroaren 13a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Bartzelona, 2020ko urtarrilaren 28a (78 urte) |
Familia | |
Aita | José Manuel Blecua Teijeiro |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea, filologoa, idazlea eta literatura historialaria |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Kidetza | Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona (en) Real Academia Española |
Biografia
Alberto Blecuaren familiak ospe handia izan du filologia munduan: aita José Manuel Blecua Teijeiro zen eta anaia José Manuel Blecua Perdices da. Alberto Blecuak bete doktoreago tesia 1973an egin zuen; gaia Pizkunde espainiarraren poeta bat izan zen, Gregorio Silvestre.[1] 1989an PROLOPE ikerketa taldea sortu zuen. Taldearen helburua Lope de Vegaren antzezlan guztiak biltzea eta argitaratzea da. Bi unibertsitatean eskolak eman zituen: Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan eta Santiago de Compostelako Unibertsitatean. Bartzelonako Reial Acadèmia de Bones Lletresen partaidea, Espainiako Errege Akademiaren akademikoa eta Planeta Sariaren epaimahaia izan zen.[2]
Obra
- En el texto de Garcilaso, Madril, Ínsula, 1970.
- La poesía del s. XV, Madril, La Muralla, 1975. ISBN 84-7133-140-3
- La transmisión textual de El conde Lucanor, Bellaterra (Bartzelona), Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa, 1980. ISBN 84-7488-014-9
- Manual de crítica textual, Madril, Castalia, 1983. ISBN 84-7039-413-4. Bere lan garrantzitsuenetariko bat.[3]
- Lope en 1604, Xavier Tubau (koord.); A. Blecua Perdices eta Guillermo Serés (zuz.), Milenio, 2004.
- El Quijote y Barcelona. Carme Rieraren edizioa. Bartelona, Ajuntament; Museu d'Història de la Ciutat; Lunwerg, 2005. ISBN 84-9785-170-6
- Signos viejos y nuevos: estudios de historia literaria, Xavier Tubau-ren edizioa, Bartzelona, Crítica, 2006. ISBN 84-8432-735-3
- Lope de Vega, Comedias de…, PROLOPE (UAB), I-X atalak, Alberto Blecua zuzendaria, Lleida, Milenio-Universitat Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa (1997 - 2010).
- Lope de Vega, Comedias, PROLOPE (UAB), XI – XIII atalak, Alberto Blecua zuzendaria, Madril, Gredos (2012 – 2014).