Alberto Beloki
Alberto Beloki Iribarren, pilota arloan Beloki II.a deituraz ezaguna (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko abuztuaren 26a) esku huskako pilotari profesional ohia da, Ruben Belokiren anaia gaztea. Aurrelari jokatzen zuen, Asegarce enpresarekin. Estatistika ofizialen arabera, 1,87 m luze da, eta 83 kg pisatzen zuen. Profesionaletako estreinako partida 1999ko uztailaren 7an jokatu zuen, Iruñeko Labrit pilotalekuan. Bere pilotari karreran, lesioek eragotzita, ez zuen espero zen mailarik eman. Profesionaletako azken partida 2008ko abenduaren 27an jokatu zuen, Donostiako Atano III.a pilotalekuan, enpresak ez baitzion kontratua berritu.[1]
Alberto Beloki | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Burlata, 1978ko abuztuaren 26a (45 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | pilotaria |
Pilota | |
Profesional jokatzeari utzi ondoren, eta gaur arte (2018) Burlatako Zugarralde Pilota Taldean dihardu entrenatzaile.
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) L. GUINEA: «Alberto Beloki, pelotari de Asegarce: "Me da pena no haber jugado un Parejas con Rubén, era mi sueño"», Diario de Navarra, 2008-12-27.
![]() |
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |