Alberto Arbasino
Alberto Arbasino (Voghera, 1930eko urtarrilaren 22a - ibidem, 2020ko martxoaren 22a) italiar legegizona eta idazlea izan zen.
Alberto Arbasino | |||
---|---|---|---|
1983ko uztailaren 12a - 1987ko uztailaren 1a Hautetsia: 9th Legislature of Italy (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Voghera, 1930eko urtarrilaren 22a | ||
Herrialdea | Italia | ||
Lehen hizkuntza | italiera | ||
Heriotza | Voghera, 2020ko martxoaren 22a (90 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Milango Unibertsitatea Harvard Unibertsitatea University of Pavia (en) | ||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, kazetaria eta politikaria | ||
Lantokia(k) | Erroma | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Italian Republican Party (en) |
Biografia
Milanen, Parisen eta Hagan egin zituen zuzenbide ikasketak. Bere lehenengo eleberria, Distesa, 1955ean argitaratu zuen Paragone aldizkarian. 1956tik aurrera bidaiak egin zituen mundu osoan zehar eta hainbat aldizkaritarako artikuluak egiten hasi zen, hala nola, Paragone, L’Illustrazione italiana, Il Mondo. 1957an Einaudi argitalpenek Le Piccole Vacanze bilduma argitaratu zioten. 1959an Feltrinelli argitaldariak Le Piccole Vacanze kontakizuna eta L´Anonimo Lombardo eleberria berrargitaratu zituen baina aldaketa batzuekin. Eleberri horretan egilearen obra osoaren proiektua azaltzen da; testua osagai deskribatzailez eta irudizkoez beteta dago. Eleberri-saiakera bat da, eta egitura hori bera egilearen beste lan batzuetan ere aurki daiteke: Fratelli d’Italia (1963) eta Super-Eliogabalo (1969) besteak beste. La Bella di Lodi eleberria da Arbasinoren eleberri tradizional bakarra. Saiakera liburuen artean aipagarriak ditu: Certi romanzi (1964), Grazie per le magnifiche rose (1965), Off-off (1968), eta Sessanta Posizioni (1971) artikulu bilduma. Idazle postmodernoen eredutzat hartzen da Arbasino.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.