Albert Wendt
Albert Wendt (Apia, Samoa, 1939ko urriaren 27a) samoar idazlea da.
Albert Wendt | |||
---|---|---|---|
2006 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Apia, 1939ko urriaren 27a (84 urte) | ||
Herrialdea | Samoa Zeelanda Berria | ||
Familia | |||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||
Familia | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Victoria University of Wellington (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | poeta, historialaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, margolaria eta antzerkigilea | ||
Enplegatzailea(k) | Aucklandeko Unibertsitatea 2006) | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Victoriako Unibertsitatean egin zituen ikasketak. Ingeles katedraduna izan zen Aucklandeko Unibertsitatean, South Pacificeko kudeatzailea (Samoa Mendebaldekoan), eta Samoan Collegeko errektorea. Literatura-aldizkarietako eta Hego Pazifikoko uharteetako obretako zuzendaria izan da. Literaturaren eta hezkuntzaren alde egin duen lan handiagatik Zeelanda Berriko, Samoako eta Frantziako agintaritzak saritua izan da zenbaitetan. Ipuinak eta kontakizun laburrak, eleberriak eta poemak idatzi ditu: lehenengoen artean, aipagarriak dira Azeri hegalari askatasunaren zuhaitzean (1976) ipuin-bilduma eta Miragile baten jaiotza eta heriotza (1986) kontakizun-bilduma; eleberrien artean, Etxera itzultzeko semeak (1977), Pouliuli (1977), Zuhaitz hostoak (1979), Uhina (1991) eta Ostadar beltza (1992); azkenik, poema-liburuen artean, Heriotza gure barruan (1976) eta Xaman baten ikuspenak (1984) ditu aipagarrienak.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.