Albert Marquet
Albert Marquet (Bordele, 1875eko martxoaren 27a - La Frette-sur-Seine, 1947ko ekainaren 14a) frantziar margolaria izan zen.
Albert Marquet | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Pierre Léopold Albert Marquet |
Jaiotza | Bordele, 1875eko martxoaren 27a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Paris, 1947ko ekainaren 14a (72 urte) |
Heriotza modua | : prostatako minbizia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Marcelle Marquet (en) (1923ko otsailaren 10a - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala École nationale supérieure des arts décoratifs (en) |
Hizkuntzak | Valoniera frantsesa |
Irakaslea(k) | Gustave Moreau |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria eta marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Influentziak | Henri Matisse |
Mugimendua | fauvismoa |
Genero artistikoa | erretratua |
1890ean Parisera joan zen Arte Dekoratiboen Eskolan ikastera. Han Henri Matisseren lagun egin zen eta biek elkarri eragin zioten bere lanean. 1892an Arte Ederretako eskolan sartu zen eta Gustave Moreau izan zuen irakasle. Garai hartan, fauvista estiloko bere margolanak erakusten zituen Independenteen Aretoan. Fauvistak ez bezala, kolore argiagoekin eta estilo naturalistagoan margotzen hasi zen. Batez ere paisaiak margotu zituen, baina baita erretratuak eta emakumezko biluziak ere. Parisen lan egin zuen bere estudioan, baita Europako kostaldeko hirietan ere. Europan Napolik eta Veneziak bereziki hunkitu zuten. Afrikako iparraldean ere lan egin zuen, batez ere Aljerren eta Tunisian.
Iruditegia
- Agayko ikuspegia, 1905
- Erregimentu kolonialeko sarjentua c. 1906–1907
- Vesuvio, c. 1909
- Argi kontra biluzik, 1909
- Biluzik diban batean, 1912
- Marcelle Marqueten erretratua, 1931
- Le Pilat, 1935
- Aljerreko portuan lanbroan, 1943
- Fécamp (Sainte-Adresse hondartza), 1906
- Marseillako portua, 1916
- Emakume ilehoria, 1919