Albert Jovell

Albert Jovell (Bartzelona, 1963-2013ko azaroaren 26a) mediku, idazle eta soziologoa izan zen. Bere aportaziorik handiena osasungintzako humanizazioaren arloan izan zen, paziente onkologikoa ere izan zen heinean eta gaixoekin harreman enpatikoak sostengatzen zituenez. Besteak beste, 'Declaració de Barcelona de drets dels pacients' (2003), 'Foro Español de Pacientes' (2004), 'Fòrum Català de Pacients' (2006) eta 'Universitat dels Pacients' (2006) ekimenak bultzatu zituen Laporte Fundaziotik.

Albert Jovell
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1963
Herrialdea Katalunia
Heriotza2013ko azaroaren 26a (49/50 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Jarduerak
Jarduerakmedikua, idazlea eta soziologoa

Medikuntza Prebentiboa eta Osasun Publikoan espezializatu zen, arlo horretan Masterra eta Doktoretza lortuz Harvard Unibertsitatearen bidez. Halaber, Soziologian lizentziatu zen.

Sari ugari jaso zituen bere ibilibide profesionala dela-eta.

Argitalpenak

Hainbat libururen egile izan zen:

  • Análisis de regresión logística
  • Liderazgo afectivo
  • La confianza
  • Cáncer: Biografía de una supervivencia
  • El médico social
  • Te puede pasar a ti

Halaber, 190 zientzia artikulu idatzi zituen, baita zenbait ikerketa zuzendu ere:

  • "El Paciente del Futuro",
  • "Análisis de necesidades en salud y mujer en España",
  • "El paciente oncológico",
  • "Confianza en el Sistema Nacional de Salud",
  • "La Salud de las Mujeres + 50",
  • "Asma Metaforum",
  • "El futuro del SNS: la visión de los ciudadanos",
  • "El Valor Terapéutico en Oncología",
  • "Evaluación de la calidad de la asistencia oncológica en España",
  • "Capital social e inmigración",
  • "La profesión médica en la encrucijada",
  • "Artritis reumatoide: una visión del presente y una mirada al futuro",
  • "Alfabetización Sanitaria en España".

Ikus, gainera

Kanpo loturak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.