Albert Claude
Albert Claude (Longlier, Belgika, 1899ko abuztuaren 24a - Brusela, Belgika, 1983ko maiatzaren 22a) biologoa izan zen.
Albert Claude | |||
---|---|---|---|
(1974) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Neufchâteau, 1898ko abuztuaren 24a | ||
Herrialdea | Belgika Ameriketako Estatu Batuak (1941 - | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Brusela, 1983ko maiatzaren 22a (84 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Julia Gilder (en) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Liejako Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa, akademikoa, medikua, unibertsitateko irakaslea, biokimikaria, kimikaria eta biologo zelularra | ||
Enplegatzailea(k) | Rockefeller Unibertsitatea Bruselako Unibertsitate Askea | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia Frantziako Zientzien Akademia Académie Nationale de Médecine (en) Belgikako Medikuntzako Errege Akademia | ||
Biografia
Belgikan egin zituen ikasketak, Liejako Unibertsitatean, eta lehenengo ikerlan garrantzitsuak New Yorkeko Rockefeller Institutuan egin zituen, 1930eko hamarraldian eta 1940koan zehar. 1941. urtean estatubatuar hiritartasuna eskuratu zuen, eta 1949an belgikar eta estatubatuar hiritartasunak, biak, hartu zituen. Rockefeller Unibertsitateko katedraduna eta Bruselako Unibertsitate Askeko katedraduna izan zen, eta 1948tik 1971ra bitartean Belgikako Jules Bordet Institutuko zuzendari lanetan jardun zuen.
1974. urtean Medikuntzako Nobel Saria eman zioten, zelula bizien biologiari buruz egindako ikerlanengatik. Nobel Saria Christian de Duve belgikarrarekin eta George E. Palade estatubatuarrarekin banatu zuen; zelulen biologia modernoaren aitzindari izan ziren hirurak. Clauderen ekarpen nagusia zelularen osagaiak bereizteko eta osagai bakoitza bere aldetik, elkarrengandik bereiz, ikertzeko zentrifugatzaile bat (hau da, lastertasun handian biratzen den tresna bat) erabiltzea izan zen. Zentrifugazio diferentziala deritzo Claudek asmaturiko prozedura horri, eta garrantzi handiko teknika da, ikerketa biologikoen alorrean. Bestalde, mitokondriak arnasketan betetzen duen zeregina zehaztu zuen, eta zelulen zitoplasman proteinak pilatzen diren mintza ere, mintz endoplasmiko deritzona, berak aurkitu zuen. Claude izan zen, orobat, ikerketa biologikoetan mikroskopio elektronikoa erabili zuen lehen ikertzailea (1942an, zelularen zatiak bereiz aztertzeko lanetan, hain zuzen ere).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak