Albert Camus
Albert Camus (/alˈbɛʁ kaˈmy/ Mondovi, Aljeria, 1913ko azaroaren 7a - Villeblevin, Borgoina, Frantzia, 1960ko urtarrilaren 4a) idazle eta filosofo frantziarra izan zen. Frantsesezko egilerik handienetarikoa da, absurdoa landu zuena: "Absurdoa oinarrizko kontzeptua eta lehenengo egia da". 1957an jaso zuen Literaturako Nobel Saria. Antzerkia, saioak, eleberriak eta ipuinak idatzi zituen. Politika arloan, 1934an Frantziako Alderdi Komunistan sartu zen.
Albert Camus | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||||||||
Jaiotza | Dréan (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||
Bizilekua | Frantzia | ||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||||||||||||||||||
Heriotza | Villeblevin, 1960ko urtarrilaren 4a (46 urte) | ||||||||||||||||||
Hobiratze lekua | Cemetery in Lourmarin (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Heriotza modua | istripuzko heriotza: single-vehicle accident (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||
Ezkontidea(k) | Simone Hié (en) ![]() Francine Faure (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Bikotekidea(k) | ikusi
| ||||||||||||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||
Heziketa | Aljerko Unibertsitatea (1935 - 1936ko maiatza) : filosofia | ||||||||||||||||||
Hezkuntza-maila | licence (en) ![]() DES (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||
Jarduerak | idazlea, filosofoa, eleberrigilea, kazetaria, saiakeragilea, antzerkigilea, gidoilaria, Frantziako Erresistentziako kidea, poeta, futbolaria eta iritzi-kazetaria | ||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Lantokia(k) | Paris | ||||||||||||||||||
Enplegatzailea(k) | L'Express Alger républicain (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Lan nabarmenak | |||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||
Influentziak | Søren Kierkegaard, André Malraux, Plotino, Friedrich Nietzsche, Franz Kafka, Jean Grenier (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia comité de lecture des éditions Gallimard (en) ![]() | ||||||||||||||||||
Mugimendua | Filosofia kontinentala | ||||||||||||||||||
Genero artistikoa | eleberria | ||||||||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||||||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||||||||
Erlijioa | ateismoa | ||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |||||||||||||||||||
![]() |
Bigarren Mundu Gerran Frantziako erresistentzian ibili zen. Espainiako Gerra Zibilean Francoren aurka kokatu zen. SESB-en erregimen totalitarioaren kontra ere azaldu zen. 1960an hil zen auto istripuan. Arrotza (1967an eta 2001an) eta Izurria (1991an) liburu ezagunak zinemara eraman dituzte.
Biografia
Laborari familia batean sortu zen, garai hartan Frantziako kolonia zen Aljerian, Mondovi/Dréan (arabieraz: الدرعان) ekialdeko kostaldeko herrian. Filosofia ikasten hasi zen, baina tuberkulosiak jota ikasketak utzi behar izan zituen. Literaturan eta kazetaritzan hasi ondoren L'Envers et l'Endroit, (Aurkia eta ifrentzua, 1937), Noces (Ezteiak, 1938) Frantziara jo zuen. Nazien aurkako erresistentzian, Combat egunkariko zuzendari izan zen (1944-1946). Sartreren aurka agertu zen 1952an, komunistengandik hurbilegi zegoelakoan, eta humanismo konprometitu baten aldeko bideak proposatu zituen, absurdua gaindituz, L'Étranger eleberrian (1942; Arrotza, J. M. Agirrek euskarara itzulia) eta Le Mythe de Sisyphe filosofia saioan (Sisiforen mitoa, 1942) aurreratu zuen bezala. Camusen unibertsoa gizonaren, absurduaren eta borrokaren beharraren inguruan mugitu zen; hasieran gizabanakoaren konpromisoaren alde agertu bazen ere (Caligule eta Le Malentendu antzezlanak, 1944), geroko obretan gizarteak gaizkiaren aurka aritzeko behar duen morala proposatu zuen La Peste eleberria (Izurria, 1947); L'État de siège antzezlana (Setioa, 1948). Abstentzionismoaren etsai izan zen eta, era berean, helburuak bitartekoak justifikatzen dituelako teoriaren kontrakoa Les Justes (Zintzoak) antzezlana, 1949; L'Homme revolté (Gizon matxinatua) historiari buruzko saioa, 1951. Bestalde giza jokabideak kezkatzen zuen La Chute (Erorketa, 1956). Hala, Camusek zoriona baino lurreko arazoen aurreko kontzientzia sustatzen duen humanismoa aldarrikatu zuen, metafisika eta politikako ametseetatik urrun: L'Exil et le Royaume (Erbestea eta Erresuma, 1958) kontakizun bilduma. Idazle zuhurra eta zorrotza izan zen Camus; idazkera neutroa bilatzen saiatu zen, gehiegikeriarik gabeko estilo baten bidez. Bere pentsaeraren oinarriak azaltzen zituzten artikulu asko idatzi zituen (Actuelles, artikulu bilduma, 1939-1958; Carnets, hilondoko bilduma, 1962). 1960. urtean hil zen, auto istripu batean[1].
Idazlanak
Eleberriak
Ez fikziozkoak
Euskaraz
Bibliografia
- Camus, Albert; Garmendia, Xalbador (itzul.); Urkizu, Patri (edizio lana): Gizon zuzenak. Bost ekitalditan moldatu antzerkia. - Egan, 2017-3/4, 225-295.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- «Albert Camusen errebeldia • ZUZEU» ZUZEU 2010-01-09 (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- «NorDaNor | EIZIE» nordanor.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-25).
- Lertxundi, Anjel.- Itzuliz usu begiak. Irun, Alberdania, 2019. orr. 195
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Frantsesez) Webgune monografikoa
- Albert Camus Armiarma.com
- Fonds Albert Camus - Cité du livre d'Aix en Provence
- Société des Études Camusiennes
- The Albert Camus Society
- Asociación de Estudios Camusianos en España