Albert Bruce Sabin

Albert Bruce Sabin (Bialystok, Polonia, 1906ko abuztuaren 26a - Washington Hiria, AEB, 1993ko martxoaren 3a) jatorri poloniarreko estatubatuar sendagilea eta mikrobiologoa izan zen.

Albert Bruce Sabin

Weizmann Zientzia Institutuako lehendakari

Bizitza
JaiotzaBialystok, 1906ko abuztuaren 26a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Errusiar Inperioa
HeriotzaWashington, 1993ko martxoaren 3a (86 urte)
Hobiratze lekuaArlingtongo Hilerri Nazionala
Heriotza modua: bihotz-gutxiegitasuna
Hezkuntza
HeziketaNew Yorkeko Unibertsitatea
New York University School of Medicine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakbirologoa, unibertsitateko irakaslea, asmatzailea, patologoa, immunologoa eta epidemiologoa
Lantokia(k)Weizmann Zientzia Institutua
Enplegatzailea(k)Hego Carolinako Unibertsitatea
University of Cincinnati (en) Itzuli
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaSerbian Academy of Sciences and Arts (en) Itzuli
Hungariako Zientzien Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Belgikako Medikuntzako Errege Akademia
Ameriketako Estatu Batuetako Zientzien Akademia Nazionala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra

sabin.org
Find a Grave: 1677 Edit the value on Wikidata

Biografia

1921. urteaz geroztik Estatu Batuetan bizi izan zen. New Yorken egin zituen ikasketak eta doktoregoa 1931. urtean lortu zuen. Han egin zituen gizakiaren poliomielitisari buruzko lehenengo lanak. Ondoren New Yorkeko Bellevue Hospitalean lan egin zuen eta Londresko Medikuntzako Lister Institutuan ere bai. 1935ean New Yorkeko Rockefeller Institutuan sartu zen, handik bi urtera pediatria-eskolak ematen hasi zen Cincinnatiko Unibertsitatean eta 1974an Charlestonen (Hego Carolina) egon zen.

Poliomielitisaren birusaren hazkundea gizakiaren nerbio-ehunean in vitro frogatzen lehena izan zen, eta baita birus horren jatorrien kontrako ahoko txerto bat lantzen eta lortzen lehena ere (bazen beste bat Jonas Salkek garatua intramuskularra, baina ahozkoa emateko errazagoa zen eta bizitza osorako babesa ematen zuen[1], biek ala biek ez zuten haien txertoa patentatu mundu guztiarengan irits zedin[2]). Sabinek frogatu zuen, orobat, infekzioa digestio-aparatuaren bidez zabaltzen zela, eta ez arnasbideetatik. Poliomielitisaren kontrako txertoa Estatu Batuetan erabili zen gizakietan eritasun hori eragiten duen birusaren kontra. Beste eritasun biriko batzuen kontrako txertoak era aztertu zituen.

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.