Albert Azarian
Albert Azarian[1] (armenieraz: Ալբերտ Ազարյան; Vanadzor, 1929ko otsailaren 11 – Erevan, 2023ko irailaren 5a) armeniar gimnasta izan zen.
Albert Azarian | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Vanadzor, 1929ko otsailaren 11 |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1929 - 1991) Armenia (1991 - 2023) |
Talde etnikoa | Armeniarra |
Heriotza | Erevan, 2023ko irailaren 5a (94 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Armenian State Institute of Physical Culture and Sport (en) 1956) |
Hizkuntzak | armeniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | gimnasta artistikoa |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 53 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista |
Gimnastika artistikoan lehiatu zen Sobietar Batasuneko taldearekin eta 1956ko eta 1960ko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen. Bi jokoetan urrezko dominak irabazi zituen eraztunetako proban. Taldekako lehiaketan urrezko domina eta zilarrezko domina ere lortu zituen. Lau aldiz izan zen munduko txapeldun eta bi aldiz Europako txapeldun. Eraztunetako proban urrezko bi domina olinpiko jarraian lortu zituen lehen gimnasta izan zen.
Armeniako Gimnastika Federazioko presidentea izan zen 1997tik 2021era. Eduard semea ere txapeldun olinpikoa izan zen.
Palmaresa
Olinpiar Jokoak
- Melbourne 1956
- Urrezko domina, taldeka
- Urrezko domina, eraztunak
- Erroma 1960
- Zilarrezko domina, taldeka
- Urrezko domina, eraztunak
Munduko txapelketak
- Erroma 1954
- Urrezko domina, taldeka
- Urrezko domina, eraztunak
- Nosku 1958
- Urrezko domina, taldeka
- Urrezko domina, eraztunak
- Zilarrezko domina, barra finkoa
Europako txapelketak
- Frankfurt 1955
- Zilarrezko domina, zoroa
- Urrezko domina, eraztunak
- Urrezko domina, barra paraleloak
- Zilarrezko domina, barra finkoa
Erreferentziak
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.