Alben W. Barkley
Alben William Barkley (Lowes, Kentucky, 1877ko azaroaren 24a - Lexington, Virginia, 1956ko apirilaren 30a) estatubatuar politikaria izan zen. AEBetako 35. presidenteordea izan zen 1949tik 1953ra.
Ordezkarien Ganberako kide izan zen 1913tik 1927ra. Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokratako alde liberaleko kide izan zen eta Woodrow Wilson presidentearen politikak babestu zituen. 1926an senatari hautatu zuten eta New Dealen neurriak babestu zituen. 1949. urtera arte egon zen Senatuan.
Harry Truman presidenteak 1948ko hauteskundeetarako hautagaitza-kide izendatu zuen. Garaipenaren ondoren, herrialdeko 35. presidenteorde bihurtu zen. Segurtasun Nazionaleko Kontseiluko kide eta Administrazioaren bozeramaile izan zen.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.