Albeiz

Albeiz[1] (ofizialki Albeiz / Albéniz) Asparrena udalerriko herrietako bat da. Hemendik, Bordele-Astorga antzinako galtzada pasatzen zen. Gaur egun, N-1 errepidea eta Madril-Irun trenbidea pasatzen dira.

Albeiz
 Euskal Herria
Albeizko elizaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAsparrena
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°52′N 2°18′W
Garaiera585 metro
Demografia

Historia

Hamaika aldiz esan da Albeniz Pliniok aipatutako Alba dela, bai izen antzekotasunagatik bai erromatarren Alba egoitzagatik. Hau guztia babesteko, herrian aurkitu dira erromatarren gauzak, eta badago aipamen bat nola XVIII. mendean Lorenzo Prestamerok hilarri bat ikusi zuela, gaur desagertuta, Orraoko Andre Mariaren baselizako aldarearen mahaian. Araiako elizan, lau harri daude erromatarren idazkunekin, baina zaindu ez dutenez irakurtezinak dira. Hala ere, adituek ez dute bat egin eta Alabaren kokapen zehatza ezezaguna da egun.[2]

1025. urteko Donemiliagako goldean Albiniz dokumentatzen da. Voto de San Millaneko Erdi Aroko dokumentuean Albeniz aurki dezakegu. 1062 eta 1071 urteetan abizen bezala agertzen da. XIII. mendean Egilazeko artzapezgoan barne zegoen.

Oñatiko kondearen babesa izan zuen.

Frantziako bidean egoteagatik, Konbentzioko gudan, 1795an, frantziar armadak eliza, etxe eta bazter guztietan triskantzak egin eta arpilatu zuten, baina ez zuten beste gauzarik egin. Baliozko gauzak sakristiako ganbaran ezkutatu zituztelako.

Biztanleen eboluzioa

1556. urtean 30 biztanle eta bost elizgizon zituen, azken bost hauek Orrao eta Bartolome Dohatsuaren baselizak arduratzeko. 1786. urtean 119 biztanle zituen, 1888. urtean 178, eta 1900. urtean 195. XX. mendean biztanleak galdu ditu eta gaur egun 84 dira.

Ondasun nabarmenak

  • San Joan eliza: Atarian XVIII. mendeko zutabe toskanarrak ditu. Erretaula nagusia XVI. mendekoa da, plateresko estilokoa, Kalbarioaren eszena nagusiarekin. Alboetan bi erretaula ere baditu Errosarioko Amabirjinarena eta Santa Barbararenak, biak ere XVIII. mendekoak.
  • Orraoko Andre Mariaren baseliza.
  • San Bartolome baseliza.

Garraioa

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

 Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua  Hasiera  Ibilbidea  Amaiera 
9bAraia
Agurain
Erdoña
AmetzagaAlbeizIlarudiaEginoAndoinIbargurenUrabainDurrumaEgilatzBikuñaMezkiaMunainOkarizOpakuaArrizalaAlanguaEgileorZuhatzu DonemiliagaLuzuriagaAraia
Agurain
Erdoña

Albeniztar ezagunak

Bibliografia

  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. JAGONET.
  2. Emborujo, A., Ortiz de Urbina, E. & Santos, J.. (1992). «Reconstrucción paleogeográfica de autrigones, caristios y várdulos» Complutum (2): 449..


Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.