Albariño
Albariño (portugesa: Alvarinho) Galiziako hegoaldearen eta Portugalgo iparraldearen ardo zurien mota bat da. Lehenengoak Rias Baixas jatorrizko izendapenaren barruan daude 1988tik eta bigarrenak Vinho verde izendapenean 1984tik.
![](../I/Vi%C3%B1os_galegos_Albari%C3%B1o.jpg.webp)
Rias Baixas
Pontevedrako probintzian hedatuta daude izendapen honen mahastiak, lau eskualde txikitan banatuta: Val do Salnés, Condado do Tea, O Rosal eta Soutomaior.
O Salnesen bereziki handia da ekoizpena, "Condes de Albarei" eta "Martín Codax" marka nagusiak izanda, eta Cambados eskualdeko hiriburua da ardo kontu hauetan.
Vinho verde
Portugalgo ipar-mendebaldean hedatzen dira ardo mota honetako mahastiak, Minho-Lima, Cávado, Ave eta Tâmega eskualdeak barne hartuz.
Ardo zurien artean, Alvarinhoz gain, Loureiro, Arinto edo Pedernã eta Trajadura motak daude.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- (Galizieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez)Rias Baixas jatorrizko izendapenaren webgunea
- (Portugesez)Vinho verde izendapenaren webgunea