Alba dorrea

Alba dorrea edo Dorre Zuria (gaztelaniaz: Torre Alba) Zaragozako probintzian dagoen Torralba de Ribota herrian dagoen dorre gotortua da.

Alba dorrea
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Aragoi
Probintzia Zaragozako probintzia
UdalerriaTorralba de Ribota
Koordenatuak41°24′56″N 1°41′00″W
Map
Ondarea

    Historia

    Historikoki Torralba de Ribota herriak nahiz eta gaztelua ez izan, defentsarako sistema izan zuen. Sistema horreta harresiak eta dorre hau zuen; San Félix Martir eliza ere gotortua da. Ziur aski dorrea Bi Petrien Gerra garaian altxatu zen.[1]

    Deskribapena

    Harlanduzko dorrea da, oinplano angeluzuzenekoa, oinarrian zazpi metro eta erdi eta bost metro eta erdi dituena eta hamabost bat metroko altuera duena. Bere hormetan gezileihoak ditu eta, horietako bat, su-armetarako orbe batekin. Almenaz errematatua zegoen, baina gaur egun bi isurkiko teilatuz estalita dago. Harresiaren abioa eta egituran zehar erdi-puntuko arkuak dituzten baoak ikus daitezke.[2]

    Katalogazioa

    Alba dorrea Kultura Intereseko Ondasuntzat hartzen diren gazteluen artean dago, Aragoiko Kultura Ondareari buruzko martxoaren 10eko 3/1999 Legearen bigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren arabera. Zerrenda hori 2006ko maiatzaren 22ko Aragoiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.[3]

    Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.