Alba de Céspedes
Alba de Céspedes (Erroma, 1911ko martxoaren 11 – Paris, 1997ko azaroaren 14a) italiar idazlea izan zen.
Alba de Céspedes | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alba Carla Lauritai de Céspedes y Bertini |
Jaiotza | Erroma, 1911ko martxoaren 11 |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Heriotza | Parisko 4. barrutia eta Paris, 1997ko azaroaren 14a (86 urte) |
Familia | |
Aita | Carlos Manuel de Céspedes y Quesada |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | italiera frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, kazetaria, idazlea, eleberrigilea, gidoilaria eta partisanoa |
![]() ![]() |
Kubatar jatorriko familia batean jaio zen. Hainbat poema idatzi zituen (Prigionie, 1936; Chansons des filles de mai, 1969), baina, batez ere, bere lehen nobelagatik da ezaguna: Nessuno torna indietro (1938, Ezer ez da berriz etortzen). Idazlan askotan feminitateaz hitz egiten du emozio xumeaz eta ironia finaz, Katherine Mansfield gogorarazten duen estilo batez. Lanetako batzuk: Dalla parte di lei (1949, Haren partetik), Quaderno proibito (1952, Koaderno debekatua), Invito a pranzo (1955, Bazkarirako gonbita), Bambolona (1967).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.