Alazne Belar

Alazne Belar Beitia (Atxondo, Bizkaia, 1988ko azaroaren 19a) erizaina eta zainketa aringarrietan ikertzailea da.[1]

Alazne Belar

Bizitza
JaiotzaAtxondo, 1988ko azaroaren 19a (35 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Nafarroako Unibertsitatea
Hezkuntza-mailadoktorea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta erizaina

Ibilbidea

Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen erizaintza (2009) baita Neurozientzietako Masterra ere (2013-2014). Nafarroako Unibertsitatean Zainketa Aringarrien Erizaintzako Masterra burutu zuen 2014an eta orduan batu zen ikerketaren mundura. 2017an ospitaleko lana utzi zuen eta Nafarroako Unibertsitatean, ATLANTES proiektuan gaixoen hiltzeko gogoaren atzean dauden arrazoiak aztertuz ikertzen hasi zen.[2]

2019an “Gaixotasun aurreratua duten pazienteen hiltzeko gogoaren esperientzia: prebalentzia eta erlazionatutako faktoreak” Tesi Doktorala defendatu zuen Nafarroako Unibertsitatean.[3]

Gaixotasun Aurreratua duten pazienteen Hiltzeko Gogoari buruz ikertzen jarraitzen du. Sedazio Aringarria ere badute jomuga gaur egun burutzen dituen ikerketek.

Tesiaren laburpena[1][2]

Alaznek Nafarroako bi ospitaletako 200 gaixo elkarrizketatu ondoren emaitza desberdinak, jarraian datozenak, atera zituen. Hil gura izateko esperientzia desberdinak daude. “Hil egin gura dut” esaldiaren atzean zer dagoen modu sakonean aztertu behar da, izan ere, hainbat esanahi izan ditzake: hala nola, laguntza eskaera bat izan daiteke, heriotzari buruz hitz egiten hasteko modu bat edota “sufritzen ari naiz esateko” era bat. Beraz, hiltzeko gogo desberdinak daudenez, gaixoak ezin dira berdin artatu eta beraiek ulertzeko esperientzia honetan sakontzea da bide bakarra.

Ikerketaren arabera, hiltzeko gogo automugatua, noizbehinkakoa, elkarrizketatuen %11k izan zuen. Kasu hauetan, probokatzen duten faktoreak desagertu ahala joaten dena. Gogo iraunkorragoa, ia eguneroko gogoa zutenak, %7 izan ziren. Heriotza aurreratzeko gogoa ez zen hiltzea nahi zuten gaixo guztieetan agertzen, izan ere, elkarrizketau guztien %1-2k zeukan.

Hiltzeko gogoa eragiten duten faktoreen artean, aspektu fisikoak, psikologikoak, sozialak eta existentzialak daude. Askotan pertsonak esperientzia hau bizi duenerako sufrimenduz beteriko bide luzea zeharkatu behar izan du, zainketa aringarri goiztiarrak emateak bide horretako sufrimentua arindu dezakeela ikusten da, ongizatea eta bizitza kalitatea hobetzea baitute helburu.

Lanak

  • Rullán, M., Carvajal, A., Núñez-Córdoba, J. M., Martínez, M., Carrasco, J. M., García, I., Arantzamendi, M., Belar, A., & Centeno, C. (2015). Spanish Version of the Patient Dignity Inventory: Translation and Validation in Patients with Advanced Cancer. Journal of Pain and Symptom Management, 50(6). https://doi.org/10.1016/j.jpainsymman.2015.07.016
  • Arantzamendi, M., Belar, A., & Martínez, M. (2016). Promoting patient-centred palliative care: A scoping review of the patient dignity question. Current Opinion in Supportive and Palliative Care, 10(4). https://doi.org/10.1097/SPC.0000000000000237
  • Martínez, M., Arantzamendi, M., Belar, A., Carrasco, J. M., Carvajal, A., Rullán, M., & Centeno, C. (2017). “Dignity therapy”, a promising intervention in palliative care: A comprehensive  systematic literature review. Palliative Medicine, 31(6), 492–509. https://doi.org/10.1177/0269216316665562
  • Belar, Alazne, Arantzamendi, M., Rodriguez-Nunez, A., Santesteban, Y., Martinez, M., Lopez-Saca, M., Consigli, S., Lopez-Fidalgo, J., & Centeno, C. (2019). Multicenter Study of the Psychometric Properties of the New Demoralization Scale  (DS-II) in Spanish-Speaking Advanced Cancer Patients. Journal of Pain and Symptom Management, 57(3), 627–634. https://doi.org/10.1016/j.jpainsymman.2018.11.016
  • Pergolizzi, D., Crespo, I., Balaguer, A., Monforte-Royo, C., Alonso-Babarro, A., Arantzamendi, M., Belar, A., Centeno, C., Goni-Fuste, B., Julià-Torras, J., Martinez, M., Mateo-Ortega, D., May, L., Moreno-Alonso, D., Nabal Vicuña, M., Noguera, A., Pascual, A., Perez-Bret, E., Rocafort, J., … Porta-Sales, J. (2020). Proactive and systematic multidimensional needs assessment in patients with advanced cancer approaching palliative care: A study protocol. BMJ Open, 10(2). https://doi.org/10.1136/bmjopen-2019-034413
  • Arantzamendi, Maria, Belar, A., Payne, S., Rijpstra, M., Preston, N., Menten, J., Van der Elst, M., Radbruch, L., Hasselaar, J., & Centeno, C. (2021). Clinical Aspects of Palliative Sedation in Prospective Studies. A Systematic Review. Journal of Pain and Symptom Management, 61(4), 831-844.e10. https://doi.org/10.1016/j.jpainsymman.2020.09.022
  • Belar, A, Martínez, M., Centeno, C., López-Fidalgo, J., Santesteban, Y., Lama, M., & Arantzamendi, M. (2021). Wish to die and hasten death in palliative care: cross-sectional study factor analysis. BMJ Supportive & Palliative Care, in press.
  • Belar, Alazne;, Arantzamendi, M., Santesteban, Y., López-Fidalgo, J., Martínez, M., Lama, M., Rullán, M., Olza, I., Breeze, R., & Centeno, C. (2021). Cross-sectional survey of the wish to die among palliative patients in Spain: one phenomenon, different experiences to distinguish. BMJ Supportive and Palliative Care, 11(2), 156–162. https://doi.org/10.1136/bmjspcare-2020-002234
  • Belar, Alazne, Arantzamendi, M., Payne, S., Preston, N., Rijpstra, M., Hasselaar, J., Radbruch, L., Vanderelst, M., Ling, J., & Centeno, C. (2021). How to measure the effects and potential adverse events of palliative sedation? An  integrative review. Palliative Medicine, 35(2), 295–314. https://doi.org/10.1177/0269216320974264
  • Sapeta, P., Centeno, C., Belar, A., & Arantzamendi, M. (2021). Adaptation and continuous learning: integrative review of coping strategies of palliative care professionals. Palliative Medicine, 2692163211047149. https://doi.org/10.1177/02692163211047149

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.