Alazne Astorga

Alazne Astorga (Deustu, Bizkaia, 1998ko urtarrilaren 10a) aktorea eta artista da. Batez ere antzerkian ari da, baina hainbat ikus-entzunezkoetan ere hartu du parte.

Alazne Astorga

Bizitza
JaiotzaDeustu, 1998ko urtarrilaren 10a (26 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta dantzaria
Lan nabarmenak

IMDB: nm12426893 Instagram: alazne.astorga Edit the value on Wikidata

Bizitza

Txikitatik ikasi izan du musika eta hainbat musika-tresna jotzen ditu. Musikatik antzerkirako saltoa egitea erabaki zuen, ordea. Hasieran eskolaz kanpoko jarduera gisa, baina laster hasiko zen beste eremu batzuetan esperimentatzen.[1]

2019an apustu serioagoa egin zuen: orduan ireki ziren Pabiloi 6ko[2] Gazte Konpainian parte hartzeko hautapen-probak, eta langa hori pasata, denbora eta dedikazio handiagoa eskaini ahal izan dio bere pasioari. 2021ean BIZIE interpretazio masterra abiatu zuen. Horrez gain; Ane Pikazarekin, Javier Liñerarekin eta Maite Tarazonakin formazioak egin izan ditu, besteak beste.[3]

Antzerkiaz gain, hainbat websailetan ere parte hartzeko aukera izan du, baita sarerako eduki pedagogikoak sortzen Ikusgela proiektuarekin. Zinemarako ere hainbat film laburetan aritu da aktore lanetan.

Lanak

Antzerkia

  • Iratxoen kantu sekretuak (Baleuko, 2022).
  • Todo saldá bien (Pabiloi 6ko gazte konpainia, 2021).
  • Ubú rey de las finanzas (Pabiloi 6ko gazte konpainia, 2021).[4]

Film laburrak

  • Polita (Eneko Muruzabal, 2022).[3]
  • Bat (Ane Berriotxoa, 2021).[5]
  • Trikimailu eta errezetak (Oliver Mend, 2021).[6]

Websailak

  • Ene Zelako Gaua! (A film to kill for, 2021).[7]
  • Larrugorritan (Jone Arriola, 2020).[8]
  • The Cell: Euskadi (A film to kill for, 2020).[9]

Bideo pedagogikoak

Telebista

  • Baserria - Iragarkia (Irusoin, 2021).

Erreferentziak

  1. Prest - Deustualdeko aldizkaria, 16-19 or..
  2. (Gaztelaniaz) PABILOI 6 – Pabellón Nº6. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  3. (Gaztelaniaz) Iametza. «ALAZNE ASTORGA» euskalaktoreak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  4. (Gaztelaniaz) Correo, El. (2020-12-03). «"Ubú, rey de las finanzas"» agenda.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  5. «BAT – ZINEBI» zinebi.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  6. (Ingelesez) «Alazne Astorga» IMDb (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  7. Urkizu, Urtzi. «'Ene, zelako gaua!' eta 'Sorgina' websailak estreinatu dituzte Bilbon» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  8. «LARRUGORRITAN | Tabakalera» www.tabakalera.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  9. Dolls, Rose of; Mend, Oliver; Thompson, Bryan G.. (2020-12-29). The Cell Euskadi. (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).
  10. Ekonomia - Ikusgela. 2022-09-26 (Noiz kontsultatua: 2022-12-15).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.