Alazne Aiestaran

Alazne Aiestaran Yarza (Ermua, 1972) kazetaria eta UPV/EHUko irakasle eta ikerlaria da. Doktorea da komunikazio zientzietan eta irakaslea ere bada Euskal Herriko Unibertsitatean. Hedabide lokalen esparrua ondo baino hobeto ezagutzen du: Ermua eta Mallabiko Drogeteniturri aldizkariko zuzendaria izan da urte luzez eta egun kolaboratzaile gisa ari da bertan. Bestetik, tokiko hedabideen irakasgaiko irakaslea da Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Bere doktorego tesia Deba-barreneko sei herri aldizkari aztertuta egin zuen.[1]

Alazne Aiestaran

Bizitza
JaiotzaErmua, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Mondragon Unibertsitatea
Drogetenitturri
Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundea
Lan nabarmenak

Inguma: alazne-aiestaran-yarza

Ibilbidea

Drogetenitturri aldizkaria

Zazpi urtez eman zituen AEKn euskara-eskolak. Zazpi urtez ere aritu zen Ermuko eta Mallabiako Drogetenitturri herri aldizkarian lanean, zuzendari gisa, eta gero urtebetez irakatsi zuen Mondragon Unibertsitatean.

EHUko doktorea da Komunikazio Zientzietan 2007tik. Urte berean hasi zen lanean irakasle gisa UPV/EHUko Kazetaritza Sailean. 2014ko apiriletik Kazetaritza Saileko Idazkari Akademikoa da.

Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean irakaslea da. Jose Inazio Basterretxearen zuzendaritzapean egin zuen doktorego-tesian Deba Barreneko euskarazko komunikazio sistema aztertu zuen. Bailarako 6 aldizkariak aztertu zituen (eta Kitto, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi eta Drogetenitturri) 2000-2004 bitarteko gaiak analizatzeko.[2][3]

2011ko urtarriletik ZER Komunikazio Ikasketen Aldizkariko Kontseilu editorialeko kidea da.

Argitalpenak

Argitaratu dituen liburuen artean hauek daude:

Uztaro eta ZER aldizkarian ere hainbat artikulu idatzi ditu kazetaritza, komunikabideez, lanaz edo ekonomiaz:

  • Katzetaritzaren garabideak: Kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza (Uztaro, 2015)
  • Euskal Herriko eta Europako kazetari eta prentsa irakurleak lanbidearen geroari begira. Adostasun eta desadostasunen bilduma (ZER ,2015)
  • Kalitate-indizeak euskarazko kazetaritzan (Uztaro, 2014)
  • Emakume gazteen estereotipoak Disney Channel kateko telesailetan (Uzato, 2011)
  • Euskarazko tokian tokiko prentsaren eduki analisi konparatiboa: Debabarreneko azterketa (ZER, 2011)
  • Euskarazko herri-prentsaren irakurleen profila aztergai (Uztaro, 2010)
  • Euskarazko hedabideetako profesionalen lan-baldintzen analisia (Uztaro, 2009)
  • Debabarreneko euskarazko komunikazio-sistema. Tokian tokiko kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean (Uztaro, 2007)
  • Euskarazko prentsa elkarlanerako estrategien bila (Uztaro, 2004)
Uztaro aldizkariko egilekideen grafoaren zati bat (2020-10)[4]

Errekonozimenduak

Erreferentziak

  1. Sarria, Etxahun Gonzalez. (2019-07-08). «Alazne Aiestaran: "Euskarazko kazetaritza produkzioaren zatirik handiena tokikoetan dago"» Geuria (Noiz kontsultatua: 2020-10-03).
  2. Aiestaran Yarza, Alazne. (2007). Deba Barreneko euskarazko komunikazio sistema: tokian tokiko aldizkarien kazetaritza-genero eta gaien analisia 2000-2004 bitartean (eta Kitto, Pil-pilean, Barren, Berriketan, Kalaputxi eta Drogetenitturri). UPV/EHU ISBN 978-84-8438-182-2..
  3. (Gaztelaniaz) AYESTARAN YARZA, ALAZNE. (2007). BASQUE COMMUNICATION SYSTEM IN BAJO DEBA. TESEO, TESIS.
  4. «Uztaro aldizkariko egilekideen grafoa (2020-10)» query.wikidata.org (Wikidata Query Service) (Noiz kontsultatua: 2020-10-11).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.