Alaskako itsaslasterra
Alaskako itsaslasterra[1] Ozeano Bareko ipar-ekialdeko itsaslaster bat da. Alaskako hego-ekialdeko kostaldean zehar eta Kanadako Columbia Britainiarrean zehar doan ur epeleko itsaslaster bat da. Itsaslasterraren jatorria Ipar Pazifikoko itsaslasterrean dago, azken horren parte batek iparralderantz egiten baitu Ipar Amerikako kontinentearen mendebaldeko kostaldera iristean. Alaskako golkoan dagoen erloju-orratzen noranzkoaren aurkako biraren parte bat da. Ozeano Bareko ur azpiartikoak ez bezala, Alaskako itsaslasterreko uraren tenperatura 4 °C-tik gorakoa da.
Alaskako itsaslasterrak zurrunbilo handiak eragiten ditu erloju-orratzen noranzkoarekin bi tokitan: Karlota Erreginaren uharteetatik mendebaldera, eta Sitkatik mendebaldera.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-10-18). 172. araua: Itsaslasterren izenak, itsasgune batzuen izenak eta Antartikako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.