Alaska y Dinarama
Alaska y Dinarama espainiar pop eta new wave musika taldea da, 1982an Madrilen sortua.[1] 1980ko hamarkadaren erdialdean bere urrezko aroa bizi zuen. 1989an, estudioko lau disko eta bilduma baten ondoren, desegin egin zen, taldekideen bakarkako ibilbideari bide emateko. Espainiako laurogeiko hamarkadako pop espainiarreko talde erreferenteetako bat da, eta baita Hispanoamerikako zati batekoa, batez ere Mexikokoa, ere.
Alaska y Dinarama | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Madril |
Musika mota | pop musika |
Urteak | 1982 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Hispavox |
Alaska Carlos Berlanga Nacho Canut | |
Informazio gehigarria | |
Hasiera batean, Dinarama (bere lehen kontzertuetan Dynarama idatzia) Carlos Berlanga (gitarra) eta Nacho Canut (baxua) taldekideek osatzen zuten, aurreko Alaska y los Pegamoides desegin ondoren. 1982ko amaieran sortu eta gutxira, Alaska abeslari gisa sartu zen Canciones profanas (1983) diskoaren grabazio eta biran laguntzeko. Geroago, abeslari nagusi bilakatu zen.[2] «La funcionaria asesina», «Un hombre de verdad», «Rey del Glam», «Ni tú ni nadie», «Sólo creo lo que veo», «Mi novio es un zombi», «Descongélate» eta, batez ere, «A quién le importa» bere abestiak ospetsuenak izan ziren.
Estudioko albumak
- 1983: Canciones profanas
- 1984: Deseo carnal
- 1986: No es pecado
- 1989: Fan fatal