Alashkert FC
Alashkert FC (armenieraz Ալաշկերտ Ֆուտբոլային Ակումբ) Armeniako futbol taldea da, Erevan hiriburukoa. 2016ko liga irabazi du.
Sorrera | 1990 (2011n birsortu) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Futbol zelaia | Alashkert Stadium edukiera: 6.850 lagun inaugurazioa: 1960 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Armeniako Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2022-23 | 4.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.fcalashkert.am | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Historia
Alashkert FC 1990an sortu zen Martuni herrian eta amateur mailako txapelketetan ibili ondoren 2000an desegin zen.
2011 urtearen amaieran Martunikoa den Bagrat Navoyan negoziogizonak birfundatu zuen eta 2013an Erevan hiriburura ekarri zuen. Urte horretan lehen mailara igotzea lortu zuen eta hurrengo urtean Europako txapelketan aritzeko txartela lortu ere bai. 2016an bere aurreneko titulua irabazi zuen, Liga, eta hurrengo biak ere jarraian. 2019an Kopa eskuratu du.
Palmaresa
Armenian: 7
- Armeniako Liga (4): 2015-16, 2016-17, 2017-18, 2020-21.
- Armeniako Kopa (1): 2019.
- Armeniako Superkopa (2): 2016, 2018.
Kanpo estekak
- (Armenieraz) Webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.