Alarguntsa (Ramon Casas)

Alarguntsa (katalanez: La Vídua) Ramon Casas i Carbó margolari katalanaren lan ezaguna da. 1889 - 1890 artean egina, gaur egun Víctor Balaguer Liburutegi-museoan ikus daiteke. 1987an lehengoratua izan zen. Margolan hau Casasek Santiago Rusiñolekin batera Katalunian zehar egin zuen bidaian egin zuen. 1890ean, beste margolari modernistekin batera, tartean aipatutako Santiago Rusiñol, Parés Aretoan erakutsia izan zen. Erakusketa ondoren margolariek erakutsitako lanak Víctor Balaguerri eman zioten, haren museoan jar zitzate[1]n.

Alarguntsa
(
La Vídua)
Jatorria
Sortzailea(k)Ramon Casas
Sorrera-urtea1890
IzenburuaLa Vídua
Mugimenduamodernismo katalana
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak186 (altuera) × 113 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaVíctor Balaguer Liburutegi-Museoa
BildumaVíctor Balaguer Liburutegi-Museoa
Inbentarioa2083
JabeaVíctor Balaguer Liburutegi-Museoa

Azterketa

Margolanak emakume nekazari gazte bat erakuste du. Gaztea etxean jarritako aldare baten aurrean dagoː oihal zuriz estalita dagoen mahai baten gainean gurutze bat eta lore batzuk ikusten dira. Aldare gainean, ziur aski gai erlijiosoa duen margolan bat ere ikusten da. Protagonista, besoak gurutzatuta, begirada aldareruntz jarrita du.

Guztian apaindurarik eza da nagusi. Ikusten dugun espazioa ez du aberatsa ematen. Bai aldareak, baita ere emakumearen atzean ikusten den gortinak pobreziaren kutsua dute. Obra beltza eta zuriaren arteko kontrastearen gainean egina dago. Bi kolore horiek kenduta, kolore bakarrak loreenak dira, arrosak eta gorriak. Aldaren gainean dagoen margolanean ere iluntasuna da nagusi.

Erreferentziak

  1. Boletín de la Biblioteca Museo Balaguer. 1890eko martxoa. 8.or.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.