Alara
Alara, Kusheko erresumako hiriburu zen Napatako erregea izan zen K.a. 775 eta K.a. 760 bitartean. Egiptoko XXV. dinastiako faraoien aurrekaria izan zen.
Alara | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | K.a. IX. mendea | ||||
Herrialdea | Kusheko Erresuma Nubian Kingdom | ||||
Heriotza | K.a. 765 ( urte) | ||||
Familia | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregea |
Jaiotza izen bezala, Alara izan zuen, eta Kasaqarekin ezkondu zen. Bere alaba Tabira, bere lehengusu Piankhirekin ezkondu zen, Egiptoko XXV. dinastia abiarazi zuena.
Kusheko lehen errege ezaguna da, baina, dirudienez, benetan, Kushtar dinastiako zazpigarrena izango litzateke. Errege hau, Kusheko XXV. dinastiako ondorengo erregeek, dinastia honetako sortzailetzat hartu zuten.
Alarak, Goi Nubia guztia bateratu zuen, Meroetik Niloren hirugarren ur-jauziraino. Napata ezarri zuen Kusheko hiriburu erlijioso bezala, Niloren laugarren ur-jauzia igaro eta berehala zegoena.
Boterean, bere oinordekoa, Kashta izan zen, bere eragina, Kushetik Elefantinaraino eta are Tebaseraino hedatu zuena.
Bere garaiko testigutzak
- Kawako Amonen tenpluan grabatua agertzen da.
- Kusheko literaturak, erregealdi luze batetaz gozatzen eta sakonki gurtutako irudi bezala erakusten du.
Aurrekoa Egiptoko XXIV. dinastia Bakenrenef |
Kusheko erregea K.a. 775-K.a. 760 |
Ondorengoa Kashta |