Åland
Åland[1] edo Åland uharteak (Landskapet Åland suedieraz eta Ahvenanmaan maakunta finlandieraz) Itsaso Baltikoko uhartedi bat da, Botniako golkoaren sarbidean dagoena.
Åland | |||
---|---|---|---|
Landskapet Åland Ahvenanmaan maakunta | |||
Ereserkia: Ålänningens sång (en) | |||
Goiburua: Bakearen Uharteak | |||
| |||
LocationÅland.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua eta hiri handiena | Mariehamn 60°5′55″N 19°56′40″E | ||
Azalera | 13.517 | ||
Punturik altuena | Orrdalsklint (en) | ||
Kontinentea | Europa | ||
Mugakideak | Jatorrizko Finlandia, Stockholmgo konderria, Uppsalako konderria eta Itsas zabal | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Finlandiaren autonomiadun probintzia | ||
Gobernadorea | Peter Lindbäck | ||
lantråd (en) | Katrin Sjögren | ||
Legebiltzarra | Parliament of Åland (en) | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 30.144 (2021) 355 (2018) | ||
Dentsitatea | 19,04 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Ekonomia | |||
Bestelako informazioa | |||
ISO 3166-1 alpha-2 | AX | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | ALA | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .ax | ||
aland.ax |
Eskualde autonomoa
Lurralde autonomo desmilitarizatua eta suediar elebakarra da Finlandian. Eskualde horretako autonomia maila dela eta, Finlandiari dagozkion hainbat kontu bertan erabakitzen dira.
Etimologia
Aintzin norvegierazko Ahvaland ("uraren lurraldea") izena du jatorrian. Suedieraz Åland bilakatu zen eta "ibaien lurraldea" bihurtu; finlandierazko eta estonierazko Ahvenanmaa izenak jatorrizko izenaren antz handiagoa du, baina hitzez hitz, "perkaren lurraldea" esan nahi omen du.
Landskapet Åland izen ofizialak "Åland Eskualdea" esan nahi du.
Historia
Glaziazio ondorengo isostasiaren ondorioz azaldu ziren uharteak. Harri- eta Burdin aroetan ehiztariak, arrantzaleak eta fruitu biltzaileak ziren eta duela 7.000 nekazaritza iritsi zen[2]. Neolito garaiko keramika aurkitu izan da indusketetan. Burdin Aroan, Eskandinabiako penintsularekiko harremanak hasi zituzten, Bikingo Aroan sendotu zirenak. Bikingoen 380 hilobi eta sei gazteluren hondarrak aurkitu dira uharteotan.
XIII. mendean Suediak Finlandia bereganatu zuen[2] eta 1809an Suediak Errusiari eman behar izan zion Finlandia eta berarekin batera Åland uhartedia ere bai. Errusiak uharteak gotortzea erabaki zuen eta Bomarsund gotorleku handia eraiki zuen. 1854 urtean Krimeako Gerraren barnean Frantziako eta Britainia Handiko itsas flotak gotorlekua suntsitu zuen. Gerrari amaiera eman zion 1856ko Parisko Itunean uharteak desmilitarizatzea erabaki zen[3].
1917an, Finlandiaren Independentzia prozesuan, Suediako tropek bertako populazioa —suediar jatorrikoa— babestu zuten errusiarrengandik. Independentzia lortu ondoren, uhartediak Suedian sartzeko saiakera egin zuen. 1919an egindako bozketan, % 95 alde azaldu zen, baina Finlandiak ez zion baimenik eman eta Suediak ere ez zuen indar handirik egin, Finlandiarekiko harreman onak mantentze aldera.
Bigarren Mundu Gerratik aurrera, populazioaren sentimendua aldatu egin zen, "Finlandia barneko suediar probintzia" izatetik "Finlandiako autonomia bereziko eskualdea" izatera pasatzean.
Geografia
Åland uharteak 6.500 inguru dira, baina biztanleriaren % 90 Fasta Åland izenekoan bizi da. Gainerako uharteak txikiak dira. Finlandiako eskualderik txikiena da, hala populazioan nola azaleran.
Uhartediaren itsasoan daude, Finlandia kontinentaleko hego-mendebaldeko ertzetik oso gertu.
Klima
Datu klimatikoak (Mariehamn normals 1981–2010) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 8.5 | 10.2 | 15.8 | 24.5 | 30.0 | 32.0 | 35.9 | 31.8 | 27.3 | 18.9 | 11.3 | 10.0 | ' |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -1.7 | -2.1 | 2.0 | 8.8 | 15.5 | 19.5 | 22.3 | 20.5 | 14.9 | 8.8 | 3.0 | -0.1 | 9.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -4.4 | -5.2 | -1.6 | 4.0 | 10.2 | 14.5 | 17.5 | 16.0 | 10.9 | 5.9 | 0.8 | -2.6 | 5.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -7.3 | -8.3 | -4.9 | -0.2 | 4.8 | 9.3 | 12.6 | 11.6 | 7.2 | 3.2 | -1.6 | -5.6 | 1.7 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -34.8 | -32.9 | -23.7 | -10.9 | -5.8 | -1.5 | 1.8 | 0.2 | -5.2 | -15.0 | -19.8 | -33.8 | ' |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 61 | 42 | 43 | 32 | 39 | 59 | 79 | 80 | 64 | 78 | 76 | 70 | 723 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11 | 8 | 9 | 7 | 7 | 8 | 9 | 11 | 9 | 12 | 13 | 12 | 116 |
Eguzki orduak | 40 | 75 | 134 | 204 | 284 | 276 | 287 | 230 | 155 | 89 | 38 | 27 | 1839 |
Iturria (1): Météo Climat[4] | |||||||||||||
Iturria (2): Météo Climat[5] |
Udalerriak
Eskualdea 16 udalerrik osatzen dute:
Udalerria | Biztanleria | Udalerria | Biztanleria | |
---|---|---|---|---|
Mariehamn | 11.521 | Föglö | 564 | |
Jomala | 4.646 | Geta | 509 | |
Finström | 2.529 | Brändö | 465 | |
Lemland | 1.991 | Vårdö | 433 | |
Saltvik | 1.827 | Lumparland | 390 | |
Hammarland | 1.521 | Kumlinge | 315 | |
Sund | 1.033 | Kökar | 243 | |
Eckerö | 932 | Sottunga | 99 |
Ekonomia
Uhartediko ekonomia jarduera nagusiak ontzigintza, merkataritza eta turismoa dira. Ontzigintzak Ekonomiaren % 40 hartzen du. Itsasportu garrantzitsuenak Fasta Åland uharte handian daude, Marienhamn (hegoaldean), Berghamn (mendebaldean) eta Långnäs (ekialdean).
2006ko Eurostaten arabera, Finlandiako eskualderik aberatsena da eta Europar Batasuna osatzen duten 268 eskualdeen artean, 20. aberatsena[6], Barne Produktu Gordina per capita Europar Batasuneko batez bestekotik % 47 goitik baitago. 2014an, langabezia-tasa % 3,9koa zuen.
Diru ofiziala euroa den arren, suediar koroa ere onartzen da.
Demografia
Atzerritarrak (2019)[7] | |||
---|---|---|---|
Z. | Jaioterria | Biztanleak | |
1 | Suedia | 1.485 | |
2 | Errumania | 403 | |
3 | Letonia | 387 | |
4 | Estonia | 204 | |
5 | Thailandia | 104 | |
6 | Alemania | 68 | |
7 | Siria | 63 | |
8 | Erresuma Batua | 46 | |
9 | Ukraina | 46 | |
10 | Polonia | 45 |
Populazioak ez du aldaketa nabarmenik izan azken hamarkadetan baina gutxi bada ere goranzko joera izan du, 1980 urtean 22.700 izatetik 2013an 29.013 izatera pasa baita.
% 90ek suediera du ama hizkuntza eta % 5 baino ez dira finlandiar jatorrikoak. % 75,9k Finlandiako Eliza Ebangeliko Luteranoa jarraitzen du. Finlandiako eliza zaharrena bertan dago, Jomalako San Olaf eliza, XIII. mendekoa.
Kirolak
Åland uhartediak Uharteetako Jokoak txapelketan hartzen du parte eta 1991 eta 2009an, antolatzailea izan zen.
IFK Mariehamn futbol taldeak 2016ko Finlandiako Liga irabazi zuen[8] eta 2015ean, Kopa.
Åland Stags uharteetako errugbi taldea da.
Iruditegia
- Åland uhartediko parlamentua.
- Kastelholm gaztelua.
- Jomalako San Olaf eliza.
- Uharteak.
- Ezkontza tradizionala Jomalan.
- IFK Mariehamn taldeko jokalariak.
Erreferentziak
- 154. araua - Europako eskualde historiko-politiko nagusiak. Zeinu diakritikoarekin (Åland) nahiz gabe (Aland) idatz daiteke. Euskarazko testu arruntetan, ohikoa da diakritiko bereziak (gure ingurunean ohikoak ez direnak) ez idaztea Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-05-15).
- (Ingelesez) ÅLAND, THE HISTORY | Ålands kulturhistoriska museum. (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
- (Ingelesez) Uneasy Sweden and the Menace of Prussianism; An Analysis of the Scandinavian Situation in View of Kaiser's Reported Ambition to Make the Baltic a German Lake. (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
- .
- .
- Ahvenanmaa on EUn 20 vaurain alue. .
- "Citizenship according to age and sex by region, 1990-2019". Tilastokeskus. 2020.04.01
- (Suedieraz) «IFK vann årets ligaguld» IFK Mariehamn Fotboll (Noiz kontsultatua: 2017-11-29).
Kanpo estekak
- Urtzi Urrutikoetxearen erreportaia Naiz.eus agerkari digitalean.
- (Ingelesez) Webgune ofiziala