Alan Perez

Alan Perez Lezaun (Zurukuain, Nafarroa, 1982ko uztailaren 15a - ), 2004an txirrindularitza profesionalean debutatu zuen Orbea taldearekin. 2012ko deboraldiaren amaieran erretiratu zen. Roberto Lezaun txirrindulari ohiaren iloba da.

Alan Perez

Bizitza
JaiotzaDeierri, 1982ko uztailaren 15a (41 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
Euskaltel-Euskadi 2006-2012
 

2008ko Italiako Giroan parte hartu zuen. Seigarren etapan ihesaldi batean egon zen Matteo Priamorekin batera, baina italiarrak azken metroetan aurrea hartu zion Alani eta nafarra bigarren amaitu zen[1], egun batzuk geroago, 18. etapan, berriro ihes egin ondoren, zortzigarren sailkatu zen. Giro horretan 72. amaitu zuen sailkapen nagusian.

Alanek 2009an parte hartu zuen bere lehen Frantziako Tourrean. 2010ean berriz parte hartu zuen, eta lehen etapan ihesaldi batean sartu zen.

Palmaresa

2000

2001

2003

2004

Sailkapen orokorra Itzuli Handietan

Itzulia20052006200720082009201020112012
Italiako Giroa 72.
Frantziako Tourra KON 129. 94.
Espainiako Vuelta 94. 69. 92.

—: Ez zuen parte hartu
KON: Kontrolez kanpo

Taldeak

UrteaTaldea
2004 2005Orbea
2006 2012Euskaltel-Euskadi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Alan Perez - ProCyclingStats

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Perez Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.