Alan Parsons
Alan Parsons (Londres, 1948ko abenduaren 20a) musikari ingelesa da. Bere karreran zehar hogei milioi disko baino gehiago saldu ditu, eta hamaika aldiz izendatu dute Grammy sarietarako, behin saria irabaziz.[1]
Alan Parsons | |
---|---|
(2017) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Willesden (en) , 1948ko abenduaren 20a (75 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Aita | Denys Parsons |
Ama | Kelty MacLeod |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, disko-ekoizlea, kantugilea, abeslaria, gitarra-jotzailea, teklatu-jotzailea, soinu-ingeniaria eta estudioko musikaria |
Kidetza | The Alan Parsons Project (en) |
Genero artistikoa | pop rock Rock progresiboa |
Musika instrumentua | electronic keyboard (en) gitarra |
Diskoetxea | EMI |
alanparsons.com eta the-alan-parsons-project.com | |
Bizitza
Musikaren munduan soinu-ingeniari gisa hasi zen lanean, The Beatles (Abbey Road) eta Pink Floyd (The Dark Side Of The Moon) taldeekin, besteak beste. Aurrerago, eta musika-ekoizle gisa ere ospe handia lortu ondoren, bere grabazioak argitaratzea erabaki zuen, Alan Parsons Project titulupean, Eric Woolfson musikagile eta teklistarekin batera. Bien bitartean Abbey Roadeko estudioetan lan egiten jarraitu zuen.
1976an iraupen luzeko lehenengo lana argitaratu zuen, Arista etxearekin, Tales Of Mistery And Imagination, concept-album, Edgar Allan Poeren kontakizunetan oinarriturik. Parsonsen lehen lan hura Britainia Handiko eta Estatu Batuetako musika entzunenaren zerrendetan sartu zen: I Robot (1977) Estatu Batuetako hamar onenen artean sartu zen. Pyramid (1978) Parsonsen lehen urrezko diskoa izan zen; bigarrena, Eve, urtebete geroago argitaratu zen.
Bere karrerako gailurra 1982an iritsi zuen, Eye In The Sky diskoarekin. Disko horretako izen bereko kanta Estatu Batuetako hirugarren salduena izatera iritsi zen. Handik aurrera salmentak behera egin zuen, eta Parsonsen proiektua 1980ko hamarraldiaren amaieran bukatu zen, Sterotomy (1986) eta Gaudi (1987) diskoekin.
1980ko hamarraldiaren bigarren erdian Parsonsen rock-moldeak ez zuen arrakasta handirik izan. Isilaldi luze baten ondoren, 1993an, Try Anything Once argitaratu zuen, eta 1994ko bukaeran, jendaurrean grabatutako disko bat, Luciferama, jendaurrean jotzen zuen lehenengo aldian, hain zuzen. Geroago, album kontzeptualagoak kaleratu zituen: On Air (1996), Time Machine (2001) eta A Valid Path (2004).[2]
Diskografia
Estudio albumak
- The Alan Parsons Project:
- Tales of Mystery and Imagination (1976)
- I Robot (1977)
- Pyramid (1978)
- Eve (1979)
- The Turn of a Friendly Card (1980)
- Eye in the Sky (1982)
- Ammonia Avenue (1984)
- Vulture Culture (1984)
- Stereotomy (1985)
- Gaudi (1987)
- Bakarlari gisa:
- Try Anything Once (1993)
- On Air (1996)
- The Time Machine (1999)
- A Valid Path (2004)
- The Secret (2019)
- From The New World (2022)
Diskografia osoa
Data | Izenburua | Diskoetxea | Zerrendak | Herria | Katalogo zenbakia |
---|---|---|---|---|---|
The Alan Parsons Project taldean | |||||
1976ko maiatza | Tales of Mystery and Imagination | Mercury | 38 | US | CDS 4003 |
1977ko ekaina | I Robot | Arista | 9 | US | AL 7002 |
1978ko ekaina | Pyramid | Arista | 26 | US | SPART 1054 |
1979ko abuztua | Eve | Arista | 13 | US | AL 9504 |
1980ko azaroa | The Turn of a Friendly Card | Arista | 13 | US | AL 9518 |
1982ko ekaina | Eye in the Sky | Arista | 7 | US | AL 9599 |
1983 | The Best of the Alan Parsons Project | Arista | 53 | US | 205 509 |
1984ko otsaila | Ammonia Avenue | Arista | 15 | US | 206 100 |
1984 | Vulture Culture | Arista | 46 | US | AL8-8263 |
1985eko azaroa | Stereotomy | Arista | 43 | US | 259 050 |
1987ko urtarrila | Gaudi | Arista | 57 | US | 258 084 |
1987 | The Best of the Alan Parsons Project, Vol. 2 | Arista | – | – | ARCD-8486 |
1988 | The Instrumental Works | Arista | – | – | 259 237 |
1989ko urriaren 9 | Pop Classics | Arista | – | – | 503.623 |
1990eko urriaren 11 | Freudiana | EMI | – | – | CDP 79 5415 2 |
1997ko uztailaren 15 | The Definitive Collection | Arista - BMG | – | – | 74321 51746 2 |
1999ko uztailaren 27 | Alan Parsons Project - Best Of | Arista - BMG | – | – | 74321660032 |
1999ko abuztuaren 2 | Alan Parsons Project - Greatest Hits Live | – | – | ||
1999ko abuztuaren 3 | Eye in the Sky – Encore Collection | BMG | – | – | 75517 44970-2 |
2002ko abuztuaren 22 | Works | Audiophile Legends | – | – | APH 102.881 |
2003 | Alan Parsons Project - Patinum & Gold Collection | BMG | – | – | 82876 52556 2 |
2004ko martxoaren 23 | Ultimate | Arista - BMG | – | – | 82876 59212 2 |
2004ko ekainaren 1 | Extended Versions: The Encore Collection Live | BMG | – | – | 755174869723 |
2006 | Days Are Numbers (3 CD Compilation) | Arista | – | – | 88697016972 |
2007 | The Essential Alan Parsons Project (2 CD Compilation) | Arista | – | – | 88697 04337 2 |
2010 | The Collection | Sony | – | – | 88697808482 |
2014 | The Complete Albums Collection: Tales of Mystery and Imagination, I Robot, Pyramid, Eve, The Turn of a Friendly Card, Eye in the Sky, Ammonia Avenue, Vulture Culture, Stereotomy, Gaudi y The Sicilian Defence | Arista - Sony Music - Island Records - Universal Music - Legacy | - | - | 88697890552 |
2015 | All the Best | Arista | - | - | 88875117312 |
Bakarka - Estudio albumak | |||||
1993ko urriaren 6 | Try Anything Once | Arista | – | – | 74321 16730 1 |
1996ko irailaren 24 | On Air | CNR Music | – | – | 530 00 99 |
1999ko irailaren 28 | The Time Machine | CNR Music | – | – | 2004320 |
2004ko abuztuaren 24 | A Valid Path | Artemis | – | – | ATM-CD-51562 |
2019ko apirilaren 26 | The Secret | Frontiers | |||
Bakarka - Zuzeneko albumak | |||||
1994 | Alan Parsons Live | Arcade | – | – | 9902230 |
2010eko apirilaren 6 | Eye 2 Eye: Live In Madrid | Frontiers | – | – | FR CD 451 |
2013ko iraila | Alan Parsons LiveSpan | MFP | - | - | - |
Ingeniaria gisa | |||||
1969 | Abbey Road (The Beatles) | 1 | UK US |
||
1970 | Atom Heart Mother (Pink Floyd) | 1 55 |
UK US |
||
1973 | The Dark Side of the Moon (Pink Floyd) | 2 1 |
UK US |
||
1974 | Hollies (The Hollies) | 28 | US | ||
1975 | Another Night (The Hollies) | 132 | US | ||
1975 | Ambrosia (Ambrosia) | 20TH Century | 22 | US | |
1976 | en:Year of the Cat (Al Stewart) | 5 | US | ||
2013 | The Raven That Refused to Sing (And Other Stories) (Steven Wilson) | Kscope | |||
Ekoizle gisa | |||||
1975 | From the Album of the Same Name (Pilot) | EMI | |||
1975 | The Psychomodo (Cockney Rebel) | EMI | |||
1975 | The Best Years of Our Lives (Steve Harley & Cockney Rebel) | – | – | ||
1975 | Second Flight (Pilot) | 48 | UK | ||
1975 | Modern Times (Al Stewart) | ||||
1976 | Rebel (John Miles) | 171 | US | ||
1976 | Year of the Cat (Al Stewart) | 5 | US | ||
1976 | Somewhere I've Never Travelled (Ambrosia) | 20TH Century | 79 | US | |
1978 | Time Passages (Al Stewart) | 10 | US | ||
1979 | Lenny Zakatek (Lenny Zakatek) | A&M | US | ||
1984ko martxoa | Keats (Keats) | EMI | |||
1985 | Ladyhawke (Andrew Powellen jatorrizko soinu banda) | Atlantic Records | |||
1993 | Symphonic Music of Yes (London Philarmonic Orchestra) | RCA | |||
2012 | Grand Ukulele (Jake Shimabukuro) | Mailboat Records | |||
Zuzendari gisa / Mentorea | |||||
1999 | Turning the Tide (Iconic Phare) | Carrera Records | – | – |
Irudi galeria
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Alan Parsons webgune ofiziala.
- Alan Parsons Project webgune ofiziala.
- Alan Parsons Internet Movie Data Base webgunean.
- The Avenue The Official Alan Parsons Fan Club.
- Alan Parsons Discogs webgunean.