Alan García Pérez

Alan García Pérez (Lima, 1949ko maiatzaren 23a - ibidem, 2019ko apirilaren 17a) perutar politikaria eta legegizona izan zen. Peruko lehendakaria izan zen 1985-1990 eta 2006-2011 bitartean.

Alan García Pérez

(2010)
64. Peruko presidente

2006ko uztailaren 28a - 2011ko uztailaren 28a
Alejandro Toledo - Ollanta Humala
61. Peruko presidente

1985eko uztailaren 28a - 1990eko uztailaren 28a
Fernando Belaúnde Terry - Alberto Fujimori
Peruko Diputatuen Ganberako kide

1980ko uztailaren 27a - 1985eko uztailaren 26a
Barrutia: Lima electoral district (en) Itzuli
Hautetsia: Q110103417 Itzuli
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlan Gabriel Ludwig García Pérez
JaiotzaLima, 1949ko maiatzaren 23a
Herrialdea Peru
BizilekuaLima
Lehen hizkuntzagaztelania
HeriotzaLima, 2019ko apirilaren 17a (69 urte)
Heriotza moduasuizidioa: tiroa buruana
Familia
Ezkontidea(k)Carla Buscaglia Castellano (en) Itzuli
Pilar Nores de García (en) Itzuli  (1978 -  2010)
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaMadrilgo Complutense Unibertsitatea
Sorbona Berria Unibertsitatea - Paris 3
Parisko Unibertsitatea I - Panthéon-Sorbonne
Pontifical Catholic University of Peru (en) Itzuli
National University of San Marcos (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, abokatua, idazlea, legelaria eta soziologoa
Altuera190 zentimetro
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa American Popular Revolutionary Alliance. (en) Itzuli

Facebook: alangarciaperu Twitter: AlanGarciaPeru Find a Grave: 198414004 Edit the value on Wikidata

Bizitza

Limako San Marcos Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak egin zituen eta Madrilgo Unibertsitate Complutensean doktoregoa lortu. Sorbonan eta Parisko Latinoamerikako Goi Ikasketen Institutuan osatu zituen ikasketak. 1978. urtean, Perura itzuli zen, Amerikar Herri Aliantza Iraultzailearen (APRA) sortzaile Víctor Raúl Haya de la Torrek hala eskatuta, eta politika-lanetan murgildu zen buru-belarri. Ahaldun aukeratu zuten 1980an, eta batzar konstituziogileko kidea izan zen. 1982. urtean APRA alderdiko idazkari nagusi izendatu zuten, eta 1984an lehendakaritzarako hauteskundeetarako hautagai aurkeztu. 1985eko hauteskundeak irabazi eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (1985-1990).

Bere agintaldian, Latinoamerikaren batasunaren alde lan egin zuen, eta hasieran Nazioarteko Diru Funtsaren asmoei aurre egiten ahalegindu zen. Dena dela, agintaldiak aurrera egin ahala, haserrea nagusituz joan zen hainbat sektoretan, nazionalizazio-politika bideratu zuelako; militarrek indar gehiago nahi zuten, Peruko Alderdi Komunistaren gerrilla-taldeari aurre egiteko neurri gogorragoak eskatzen zituzten-eta, azkenik, APRA alderdiko agintaritzatik aldendu zuten, alderdiko krisi baten ondorioz. Presio handia jaso zuen, eta azkenik, Nazioarteko Diru Funtsaren eta Munduko Bankuaren laguntza eskatu behar izan zuen. 1990ean Alberto Fujimorik hartu zuen Peruko lehendakari-kargua, eta, 1992an estatu-kolpea egin zuenez gero, Kolonbian eta Frantzian bizi izan zen Alan García.

Fujimoriren diktadura eroritakoan, García Perura itzuli zen, eta 2001. urteko hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, Alejandro Toledok irabazi zituen. García oposizioko burua izan zen (2001-2006). 2006ko hauteskundeak, ordea, irabazi egin zituen, eta lehendakari-kargua eskuratu zuen (2006-2011).

Bere burua hil zuen 2019ko apirilaren 17an.

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.