Alan Cox
Alan Cox (Solihull, 1968ko uztailaren 22a) britainiar programatzailea da.
Alan Cox | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Solihull, 1968ko uztailaren 22a (55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Bizilekua | Swansea |
Hezkuntza | |
Heziketa | Aberystwyth University (en) Swansea University (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | programatzailea, blogaria eta informatikaria |
Enplegatzailea(k) | Swansea University (en) Red Hat (1999 - 2009) Intel (2011 - 2013ko urtarrila) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Linuxen garapenean inplikatuta egon da 1991 urteaz geroztik. Galesko Unibertsitatean lanean zegoen bitartean, Swansean, unibertsitateko makina batzuetan instalatu zuen Linuxeko programa bat (lehenengotariko bat). Instalazio hau leku handi batean instalatutako lehen linux programa izan zen eta honi esker akats asko aurkitu ziren. Alan Coxek akats hauetako asko konpondu zituen eta beste asko berridatzi. Guzti honi esker linuxen nukleoan sartu zen. Nukleoaren adar zahar bat mantendu du (2.2.x) eta bere adarraren bertsio bat (2.4.x). Bertsio honek egonkortasun handia dauka eta horregatik linuxen hobekuntza ikaragarria izan zen. Red Hat-en 10 urtez lan egin ondoren enpresa uztea erabaki du bere ustez interesgarriagoak diren gauzetan zentratzeko. Urtarrilean bukatuko da bere kontratua.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Cox |