Alan Bean
Alan LaVern Bean (Wheeler, Texas 1932ko martxoaren 15a – Houston, 2018ko maiatzaren 26a) NASAko astronauta, ingeniari eta margolaria izan zen. Txikitatik aeromodelismoa interesatu zitzaion. Apolo 12 misioan parte hartu zuen eta, misio hartan parte hartu zuen Pete Conrad-en antza, Ingeniaritza aeronautikoa ikasi zuen, eta, Marinan pilotu gisa jardun zuen, NASAn sartu baino lehen. 1973. urtean espaziora bueltatu zen, Skylab 3 misioan parte hartu baitzuen. Bidai hartan, bi hilabetez orbitan egon zen. 49 urterekin erretiratu zen, margolaritzara dedikatzeko asmoarekin. Bere hitzak jarraituz, "Ilargian egonda hauxe pentsatu nuen: Lurrera bizirik bueltatzekotan nire bizitza nahi dudan erara biziko dut". Hura izan zen artista izatera bultzatu ziona. Horrexegatik, Ilargian egondako artista bakarra da. Berak dioenez, artista pribilegiatua da, inork izan duen bista ikusi baitu, Lurraren bista Ilargiatik, alegia.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Bean |
Artikulu hau Texasko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Alan Bean | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alan Lavern Bean |
Jaiotza | Wheeler (Texas), 1932ko martxoaren 15a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Houston, 2018ko maiatzaren 26a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Arlingtongo Hilerri Nazionala |
Hezkuntza | |
Heziketa | Texasko Unibertsitatea Austinen United States Naval Test Pilot School (en) R. L. Paschal High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ofizierra, proba-pilotua, astronauta, margolaria, hegazkinlaria eta ingeniari aeroespaziala |
Enplegatzailea(k) | NASA |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | NASA Astronaut Group 3 (en) |
Zerbitzu militarra | |
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada |
Gradua | captain 1st rank (en) |
Astronauta | |
Misioak | Apollo 12 Skylab 3 (en) |
Misioen entseina(k) | |
Denbora espazioan | 100.305 minutu |