Alan Bartlett Shepard
Alan Bartlett Shepard, Jr. (East Derry, New Hampshire, 1923ko azaroaren 18a - Pebble Beach (Kalifornia), 1998ko uztailaren 21a) estatubatuar astronauta izan zen. Estatu Batuetako Itsas Gudarosteko Akademian graduatu zen, tenienteorde mailarekin, 1944an. Bigarren Mundu Gerran itsas armadan jardun zuen; ondoren graduazioak eskuratu zituen Marylandeko Patuxent River Itsas Pilotuen Eskolan, eta Rhode Islandeko Newport Gerrako Itsas Eskolan. 1959an, Estatu Batuetako armadako astronauten saila sortu zen, eta bera izan zen sail hartako lehenengo zazpi kideetako bat. Shepard izan zen, halaber, espaziora hegan egin zuen lehen estatubatuarra, 1961ean; Freedom 7 kapsula nanoan 15 minutuko hegaldia egin zuen 185 km-ko altueran, orbitaz beheko hegaldi batean. Osasun-arazoak zirela-eta, aldi batez erretiraturik egon ondoren, 1971n, Ilargirako hegaldia zuzendu zuen Apolo 14 ontzian, eta Ilargi gainean iraunaldi luzeena egitea lortu zuten, 33,5 orduko errekorrarekin. 1974an, utzi egin zuen astronauta-lanbidea.
Alan Bartlett Shepard | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() (1971) | |||||
1971ko ekaina - 1974ko abuztuaren 1a ← Thomas P. Stafford - John Young →
1963ko azaroa - 1969ko uztaila ← Deke Slayton (en) ![]() | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Derry (New Hampshire), 1923ko azaroaren 18a | ||||
Herrialdea | ![]() | ||||
Heriotza | Pebble Beach (en) ![]() | ||||
Hobiratze lekua | Forest Hill Cemetery (en) ![]() | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: leuzemia | ||||
Familia | |||||
Aita | Alan B. Shepard | ||||
Ama | Pauline Renza Shepard | ||||
Ezkontidea(k) | Louise Brewer Shepard (en) ![]() | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Naval War College (en) ![]() United States Naval Academy (en) ![]() United States Naval Test Pilot School (en) ![]() Admiral Farragut Academy (en) ![]() Pinkerton Academy (en) ![]() | ||||
Hizkuntzak | ingelesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | itsas ofiziala, astronauta, hegazkinlaria eta ekintzailea | ||||
Enplegatzailea(k) | NASA | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armada | ||||
Gradua | kontralmirante | ||||
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra | ||||
Astronauta | |||||
Misioak | Mercury-Redstone 3 (en) ![]() | ||||
Misioen entseina(k) | ![]() ![]() | ||||
Denbora espazioan | 13.017 minutu | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Christian Science (en) ![]() | ||||
![]() ![]() ![]() |
Erreferentziak
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alan Bartlett Shepard ![]() |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
![]() ![]() |
Artikulu hau New Hampshireko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |