Alaitz

Alaitz edo Bagadigorri Nafarroako mendilerro bat da; Iruñerritik gertu dauden mendirik altuenak ditu. Elo, Noain Elortzibar, Tebas-Muru Artederreta eta Untzue udalerrien artean banatuta dago.

Alaitz
Datu orokorrak
Mendirik altuenaHiga
Garaiera1.289 m
Motamendilerro
Geografia
Map
Koordenatuak42°40′41″N 1°34′21″W
MendikateaPirinioak
LurraldeNafarroa Penintsularra
Artikulu hau mendilerroari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Alaitz (argipena)».

Tontor horien guztien artean Higa (1.289 m; batzuetan "Elomendi" deituta) garaiena dugu. Mendilerro honen izena pertsona-izen gisa ere zabaldu da.

Mendilerroan dagoen Alaitz Untzueko udalerriko herriak ematen dio izena mendilerroari.

Tontorrak

  1. Higa, 1.295 m[1][2]
  2. Bagadigorri edo Alaitz, 1.171 m
  3. Orraunandia, 1.155 m
  4. Txanburu, 1.136 m
  5. Illarragorri, 1.132 m
  6. Orrontz, 1.123 m
  7. Karbatoki, 1.115 m
  8. Ekisoain, 1.071 m
  9. Santa Cruz, 1.051 m
  10. Itzula, 1.044 m
  11. Arriurdin, 1.002 m
  12. Mendiurrun, 1.000 m
  13. Untzueko haitza, 987 m
  14. Alto de Aiurdi, 979 m
  15. Alastrain, 975 m
  16. Monte de Arriba, 969 m
  17. Peña del Abrigo, 915 m
  18. Kazteluxar, 908 m
  19. San Bernabe, 822 m
  20. Urraun, 816 m
  21. Ekisoain, 801 m
  22. Santa Cruz de Gazteluzar, 757 m
  23. Castillo de Monreal, 616 m

Erreferentziak_

  1. Euskal Herriko Mendien Katalogoa 2007ko otsaila, 2009ko apirila, Euskal Mendizale Federazioa. Katalogo horretako toponimoek Euskaltzaindiaren Onomastika Batzordearen oniritzia dute. (EODA)
    Alaitz (Mendikat)
  2. Mendikat, Euskal Herriko Katalogo osoa.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.