Alain Robert (eskalatzailea)

Robert Alain Philippe (1962ko abuztuaren 7a, Digoin, Saona eta Loira) frantziar eskalatzaile bat da. harkaitzak nahiz hirietako eraikinak eskalatu ohi ditu, nagusiki etxeorratzak eskalatzeagatik ospetsua bilakatu delarik. Nazioartean The French Spiderman ("Frantziar Armiarma") eta The Human Spiderman ("Giza Armiarma") ezizenez ezaguna da.

Alain Robert (eskalatzailea)

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakRobert Alain Philippe
JaiotzaDigoin, 1962ko abuztuaren 7a (61 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakarroka-eskalatzailea eta stunt performer (en) Itzuli
Izengoitia(k)Alain Robert

alainrobert.com
IMDB: nm2750966 Allocine: 171284 Edit the value on Wikidata

Biografia

Jada 11 urte zituela bera bizi zen 8 solairuko garaiera zuen etxebizitza bakarka eskalatzeko gaitasun erakusgarria erakutsi zuen, hori egiteko arrazoia, bere etxebizitzaren barnean giltzak ahaztuta utzi izana izan zen.

Urte batzuk beranduago, Frantziako hainbat eraikin eskalatu ondoren, 2002an Venezuelako telebistak Caracas hiriburuko eraikin garaienetako bat eskalatzeko proposamena luzatu zion: Torre Este de Parque Central delakoa, helburu hau lortzeko Spiderman superheroiaren jantzi bat eman zioten. Ordutik aurrera The French Spiderman ("Frantziar Armiarma") ezizena ipini zioten, handik aurrera Marvel komiki argitaletxeko superheroi horren jantzia hainbat alditan erabiltzen jarraitu baitu.

Istripuak

Alain Robert eskalatzailea Bartzelona hiriko Agbar dorrea eskalatuz. 2007.

2005ko elkarrizketa batean, Alain Robertek zioenez, bere bizitza osoan zazpi alditan erori omen zen. Erorketa hauetako larriena 1992ko irailean jazo zelarik.

1982ko urtarrilaren 29an, 20 urte zituela, entrenamendu batean errapela egiten ari zela, bere lotura eta sokak huts egin eta 15 metroko garaieratik erori zen. Horren ondorioz, besaurre, ukalondo, pelbis, eskumutur, orpo eta sudurraren haustura jasan zuen. Esku eta ukalondoetan ebakuntzak pairatu zituen, ukalondoa trokatu eta nerbioa kaltetu baizitzaion, erabat paralizatua gelditu zelarik. Burmuinean edema bat ere jasan zuen, bai eta bertigo kronikoa garatu ere. Medikuek berriz eskalatzeko zaila izango zuela aipatu zioten. Halere, sei hilabete geroago, jada eskalatzeari berrekin zion.

1993an bere ikasle batzuei eskalatzen ari zirela igotzeko heuren hanketan fidatzen irakasten ari zela 8 metroko garaieratik erori zen. Ibilbide erraz batetan eskuak bere bizkar atzean zituela zihoan, baina oreka galdu eta buruz behera erori zen, ondorioz bi eskumuturrak hautsi zituen. Koman egon eta ospitalean bi hilabetez egon zen.

2004an elkarrizketa batetan zehar kazetariek berari argazki bat ateratzeko asmoz zeudela trafiko semaforo batetara igotzen ari zela 2 metroko garaieratik erori zen. Bi ukalondoen gainean lurrartu eta sendatzeko berrogei puntu eman zizkioten. Halere, hilabete eskasera, orduko munduko etxeorratzik garaiena zen Taipei 101 eraikina eskalatu zuen.

Lege arazoak

Bere eskaladak burutu aurretik horrelako ekintzak gauzatu ahal izateko eraikinetako jabeei baimena eskatzea oso gutxitan egin izan duen gauza izan da, honen poliziaren partehartzea eta berarekiko hedabideen eragin mediatikoa ekarri izan duelarik. Eskalada hauek baimenik gabe burutu izan ezkero, herrialde bakoitzeko agintariek eskalatzailearen atxiloketa eta ondorengo diru isuna dakarte.

Eskalatutako eraikinak

Ipar Amerika

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1994City Bank-Farmers Trust Company eraikinaChicagoEstatu Batuak180m
1994Calico BuildingNew YorkEstatu Batuak ?
1994Brooklyn zubiaNew YorkEstatu Batuak90,6m
1994Empire State eraikinaNew YorkEstatu Batuak381m
1996Luxor hotelaren piramideaLas VegasEstatu Batuak106m
1996Golden Gate zubiaSan FrantziskoEstatu Batuak227.4m
1997Blue Cross, Blue ShieldPhiladelphiaEstatu Batuak190.5m
1999Sears dorreaChicagoEstatu Batuak443m
1999Crowne plazaMontrealKanada ?
2008New York Times eraikinaNew YorkEstatu Batuak228m

Hego Amerika

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
2002Complejo Parque CentralCaracasVenezuela224m
2008Italia eraikinaSão PauloBrasil168m

Afrika

Data Eraikina Hiria Garaiera
1998IBM eraikinaJohannesburgo91m
1998Garden Court HolidayJohannesburgo ?

Australia

Data Eraikina Hiria Garaiera
1997Sydneyko opera etxeaSidney183m
1997Sydney dorreaSidney305m
2009ko ekainaren 2aRoyal Bank of Scotland dorreaSidney218m

Asia

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1996Fare East Finance CenterHong KongTxina415m
1996Nec eraikinaHong KongTxina ?
1996ATV AsiaHong KongTxina ?
1997Petronas dorre bikiakKuala LumpurMalasia452m
1997Sabah FondationBorneo?
1997Melià hotelaKuala LumpurMalasia ?
1998Shinjuku Park eraikinaTokioJaponia233m
2000OUB CentreSingapurSingapur280m
2003National Bank of Abu DhabiAbu DhabiArabiar Emirerri Batuak175m
2004Taipei 101TaipeiTaiwan508m
2007Petronas dorre bikiakKuala LumpurMalasia452m
2007Jin Mao dorreaShanghaiTxina420m
2011Burj KhalifaDubaiArabiar Emirerri Batuak828m

Europa

Alain Robert eskalatzailea Bartzelona hiriko Agbar dorrea eskalatuz. 2007.

Frantzia

Data Eraikina Hiria Garaiera
1994ELF AquitaineLa Défense, Paris187m
1994Franklin dorreaLa Défense, Paris120m
1995Les MercurialesParis122m
1995Montparnasse dorreaParis209m
1995Gan dorreaLa Défense, Paris179m
1995Frantziako Liburutegi NazionalaParis100m
1995TF1 dorreaParis59m
1996L'Europe dorreaValence99m
1996Cristal dorreaParis100m
1996Eiffel dorreaParis300m
1997Crest dorreaCrest52m
1997Concorde La Fayette dorreaParis137m
1998Luxorreko obeliskoa, Concorde plazanParis23m
1998Sacré-Cœur basilikaParis80m
1998Valenceko udaletxeaValence ?
1998Areva dorreaLa Défense, Paris180m
1998Louvreko piramideaParis21.64m
1999La Défense ArkuaLa Défense, Paris110.90m
1999Total dorreaLa Défense, Paris187m
2000Luxorreko obeliskoa, Concorde plazanParis23m
2000Consulaire etxaldeaPézenas ?
2000Pabeko udaletxeaPabe ?
2000Pézenasko udaletxeaPézenas ?
2001Total dorreaLa Défense, Paris187m
2002Tour FranklinLa Défense, Paris120m
2003Total dorreaLa Défense, Paris187m
2004Le Saint GeorgesTolosa Okzitania ?
2004Montparnasse dorreaParis209m
2005Cristal dorreaParis100m
2006Les MercurialesParis122m
2011Georges Pompidou ZentroaParis45m

Europako beste herrialde batzuk

Data Eraikina Hiria Herrialdea Garaiera
1995One Canada SquareLondresErresuma Batua237m
1995Silver TowerFrankfurtAlemania135m
1995Banca di MilanoMilanItalia ?
1998Deutsche Bank dorre bikiakFrankfurtAlemania155m
1998Marriott hotelaVarsoviaPolonia ?
1999Arts hotelaBartzelonaKatalunia154m
1999Maison d’éditionBerlinAlemania ?
2002One Canada SquareLondresErresuma Batua237m
2003Lloyd's dorreaLondresErresuma Batua95m
2006Agbar dorreaBartzelonaKatalunia144m
2006Vasco de Gama dorreaLisboaPortugal145m
2007Devis dorreaBerlinAlemania106m
2007ko irailaren 12aAgbar dorreaBartzelonaKatalunia144m

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Robert (eskalatzailea) Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.