Alain Robbe-Grillet
Alain Robbe-Grillet (Brest, 1922ko abuztuaren 18a - Caen, 2008ko otsailaren 18a) frantses idazlea eta zinema-zuzendaria izan zen. Nouveau roman («Nobela berria») literatura-mugimenduaren aitzindari eta teorilari nagusia izan zen.
Alain Robbe-Grillet | |||
---|---|---|---|
2004ko martxoaren 25a - 2008ko otsailaren 18a ← Maurice Rheims - François Weyergans → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Alain Paul Robbe-Grillet | ||
Jaiotza | Saint-Pierre-Quilbignon eta Brest, 1922ko abuztuaren 18a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Lehen hizkuntza | frantsesa | ||
Heriotza | Caen, 2008ko otsailaren 18a (85 urte) | ||
Heriotza modua | berezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Catherine Robbe-Grillet (1957ko urriaren 23a - 2008ko otsailaren 18a) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lycée Saint-Louis Institut national agronomique (en) | ||
Hizkuntzak | frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, film-zuzendaria, gidoilaria, idazlea, eleberrigilea, audio-liburu kontalaria, literatura-kritikaria, saiakeragilea, agronomia-ingeniaria eta errealizadorea | ||
Lantokia(k) | Paris eta Frantzia | ||
Enplegatzailea(k) | L'Express (1955 - 1956) New Yorkeko Unibertsitatea (1972 - 1997) Washingtongo Unibertsitatea Saint Louisen (1972 - 1997) | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Frantses Akademia | ||
Mugimendua | Nouveau romana | ||
|
Nekazari ingeniaritzako ikasketak egin zituen, baina 1950. urtetik aurrera literaturan murgildu zen. 1963an idatzi zuen Pour un nouveau roman (Nobela berri baten alde) obran azaldu zuen bezala, eleberria gauzakien, keinuen eta egoeren arteko loturari dagokio soilik, eta saihestu egin behar da ekintzei edo pertsonaiei buruzko iruzkin psikologiko eta ideologiko oro. Objektibotasunak eta gauzakiaren behaketak kezkatu dute Robbe-Grillet hasieratik: objektuen deskripzio xehea eta psikologiarik gabeko jokabideen deskripzioa egiten zuen lehen obratik, (1953, Les Gommes), eta objektibotasunaren bilaketa hura obsesio bihurtu zitzaion hurrengo obretan: Le Voyeur (1955), La Jalousie (1957, Leiho-sarea edo Jelosia). Dans le labyrenthe (1959, Laberintoan). Robbe-Grilletek zinemara eraman zituen teknika horiek, L´Année dernière à Marienbad Alain Resnaisek filmaturiko lanean bereziki (1961, Azken urtea Marienbaden). Zortzi film luze idatzi eta zuzendu zituen. Eleberri ugari idatzi du teoria-liburu nagusiaren ondoren eta autobiografia bat argitaratu du 1985ean, Le Miroir qui revient (Itzultzen den ispilua). Alain Robbe-Grillet Akademia frantseseko kide hautatua izan zen 2004an, baina karguari uko egin zion.
Bibliografia
Eleberriak
- Un régicide (1949)
- Les gommes (1953)
- Le voyeur (1955)
- La jalousie (1957)
- Dans le labyrinthe (1959)
- Instantanés (1962)
- La maison de rendez-vous (1965)
- Project pour une révolution à New York (1970)
- Topologie d'une cité fantôme (1976)
- Souvenirs du Triangle d'Or (1978)
- Djinn (1981)
- La reprise (2001)
Saiakerak
- Pour un nouveau roman (1963)
- Le voyageur, essais et entretiens (2001)
Idatzi autobiografikoak
- Le miroir qui revient (1984)
- Angélique ou l'enchantement (1988)
- Les derniers jours de Corinthe (1994)
Filmografia
- L'Année dernière à Marienbad (1961)
- L'Immortelle (1963)
- Trans-Europ-Express (1966)
- L'Homme qui ment (1968)
- L'Eden et après (1971)
- Glissements progressifs du plaisir (1974)
- Le Jeu avec le feu (1975)
- La Belle Captive (1983)
- Un bruit qui rend fou (1995)
- C'est Gradiva qui vous appelle (2006)
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alain Robbe-Grillet |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.