Alain Estève

Alain Estève (Castelnaudary, 1946ko irailaren 15a - Béziers, 2023ko azaroaren 7a) frantziar hamabosteko errugbilaria izan zen, bigarren lerroko eta hirugarren lerroko postuetan aritzen zena.

Alain Estève

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAlphonse Alain Georges Estève
JaiotzaCastelnaudary, 1946ko irailaren 15a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaBéziers, 2023ko azaroaren 7a (77 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakhamabosteko errugbilaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J P
Frantziako errugbi selekzioa1971ko ekainaren 12a-1975eko otsailaren 1a
20
0
AS Béziers Hérault-
 
Posizio edo espezialitateabigarren lerrokoa

Nekazaritzako langileen semea zen, eta igeltsero eta udal-gidariaren lanak egin zituen. RC Narbonne taldean denboraldi bat (1966-67) eman ondoren, AS Béziersera aldatu zuen eta 1982ra arte jokatu zuen. Frantziako zortzi errugbi-txapelketa irabazi zituen (1971, 1972, 1974, 1975, 1977, 1978, 1980 eta 1981).

1971. eta 1974. urteetan hogei partidutan jokatu zuen Frantziako errugbi selekzioarekin, eta 1973ko Bost Nazioen Txapelketaren garaikide izan zen.

2004an, Frantziako justiziak proxenetismoagatik kondenatu zuen.

The Times egunkariaren arabera, Frantziako selekzioarekin inoiz jokatu duten 10 errugbilari beldurgarrienetako bat izan zen.[1][oh 1]

Oharrak

  1. Beste 9ak honako hauek dira: Gérard Cholley, Pascal Ondarts, Marc Cécillon, Vincent Moscato, Armand Vaquerin, Laurent Seigne, Claude Dourthe, Fabien Pelous eta Michel Palmié.

Erreferentziak

  1. Jones, Stephen. The top 10 frightening Frenchmen. thetimes.co.uk (Noiz kontsultatua: 2023-11-7).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.