Alain Decaux
Alain Decaux (Lille, Frantzia, 1925eko uztailaren 23a - Paris, 2016ko martxoaren 27a) historialaria eta frantsesezko idazlea izan zen.
Alain Decaux | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1988ko ekainaren 28a - 1991ko maiatzaren 16a ← Lucette Michaux-Chevry (en) - Catherine Tasca (en) →
1979ko otsailaren 15a - 2016ko martxoaren 27a ← Jean Guéhenno (en) - Patrick Grainville (en) →
1970 - 1997 - Didier Decoin (en) →
1969 - 1971 | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Alain Paul Henri Decaux | ||||||||
Jaiotza | Lille, 1925eko uztailaren 23a | ||||||||
Herrialdea | Frantzia | ||||||||
Heriotza | Georges Pompidou European Hospital (en) , 2016ko martxoaren 27a (90 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria | ||||||||
Familia | |||||||||
Aita | Francis Decaux | ||||||||
Ama | Louise Tiprez | ||||||||
Ezkontidea(k) | Micheline Pelletier (en) (1983 - 2015) | ||||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Lycée Faidherbe (en) Paris Law Faculty (en) Lycée Janson-de-Sailly (en) Pariseko Letren Fakultatea | ||||||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | historialaria, kazetaria, telebista aurkezlea, irrati-esataria, biografoa, gidoilaria eta telebista-ekoizlea | ||||||||
Enplegatzailea(k) | Antenne 2 Historia (en) | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Kidetza | Frantses Akademia Errumaniar Akademia Itsasoz-haraindiko zientzien akademia MRAP (en) Société des amis d'Alexandre Dumas (en) Académie Alphonse-Allais (en) | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||||||
|
Bizitza
Zuzenbide-ikasketak egin ondoren, kazetaritzan hasi zen lanean. L'Histoire pour tous aldizkaria sortu zuen, Historia Magazine aldizkariko zuzendari izan zen eta Nouvelles littéraires eta Figaro littéraire aldizkarietako lankide. Gero, irratian hasi zen: 1951n, La Tribune de l'histoire sortu zuen, André Castelotekin eta Jean-François Chiappekin. Telebistan ere egin zituen zenbait saio: La caméra explore le temps, Alain Decaux raconte, Le dossier d'Alain Decaux eta Alain Decaux face à l'histoire.
Hainbat liburu idatzi ditu: besteak beste, Louis XVII (1947), La conspiration du général Malet (1952), La belle histoire de Versailles (1954), Les grands mystères du passé (1964), Histoire des Françaises (1972), Victor Hugo (1984), Les assassins (1986), Morts pour Vichy (2000), Chantilly et Noyon dans l'histoire (2001), Tous les personnages sont vrais (2005), Le Duc d'Aumale (2006), La Révolution de la Croix: Néron et les chrétiens (2007), Coup d'État à l'Élysée (2008) eta Dictionnaire amoureux de Alexandre Dumas (2010).
1980an, Frantziako Akademiako kide hautatu zuten. 1999an, frankofoniako Alain Decaux Literatura Sariketa antolatu zuen Lilleko Fundazioak, idazle frankofono berriak saritzeko eta sari horien babesle da Alain Decaux 2003az geroztik.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.