Alain Bosquet
Alain Bosquet (Odesa, Sobietar Batasuna, 1919ko martxoaren 28a - Paris, Frantzia, 1998ko martxoaren 17a) ukrainar jatorriko idazle frantsesa izan zen.
Alain Bosquet | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Анато́лий Александрович Биск |
Jaiotza | Odesa, 1919ko martxoaren 28a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | errusiera |
Heriotza | Parisko 8. barrutia, 1998ko martxoaren 17a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Montmartreko hilerria |
Familia | |
Aita | Alexandre Bisk |
Hezkuntza | |
Heziketa | Parisko Unibertsitatea Bruselako Unibertsitate Askea |
Hizkuntzak | errusiera frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Academie Royale de Langue et de littérature Françaises (en) ![]() |
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Biografia
Surrealismoaren eragin nabarmena du bere poesiak: Syncopes (1943), Cent notes pur une solitude (1969, Ehun ohar bakardade batentzat), Le tourment de Dieu (Jainkoaren oinazea). Azken liburu horrengatik 1987ko Goncourt Poesia saria eman zioten.
Eleberriak ere idatzi zituen: La confession mexicaine (Mexikar aitorpena, 1965eko Interallié saria), Le métier d'otage (1989, Lanbidez, bahitua); baita frantziar poesia garaikidearen inguruko saiakerak, ipuinak, antzerki-obrak eta autobiografia bat ere: Une mère russe (Errusiar ama bat). 1978ko Frantziako Akademiaren Eleberri Sari Nagusia eman zioten azken honi.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.