Alacahöyük

Alaça Hüyük, Alaca Höyük edo Alacahöyük Turkiako iparraldean, Anatolian, dagoen arkeologia aztarnegia da. Aztarnategi hitita herriaren Bogazköy aitzinako hiriburu politikoa zegoen tokitik hurbil dago, ipar-mendebaldean. Herria XX. mendearen hasieran aurkitu zen. Bertan hititen eraikinen aztarnak topatu dira eta haien azpian inperial hilerri bat; bertako hilobiek 4.500 urte inguru izan ditzakete.

Alacahöyükeko aztarnategia.

Indusketetan objektu asko aurkitu dira: Kobre Aroko elementu metalurgikoak, ontziteria, harribitxiak, etab. Dena dela, datu asko ez dira ezagutzen; bereziki iluna da idazkera asmatu aurreko bertako populazioaren jatorria. Zenbait espezialisten ustez Asiatik etorritako hititen aurreko populazioaren aztarnak izan daitezke.

40°14′04″N 34°41′44″E
Alacahöyüken aurkitutako Kobre Aroko eguzki diskoa.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.