Alabona
Alabona antzinako baskoien lurraldean zegoen antzinako erromatar hiria izan zen Kaludio Ptolomeoren bere K.o. II. mendeko geografia idazlanean idatzi zuenez[1]. Haren kokapen zehatza ezezaguna da. Ptolomeok zioen eskualdea bisitatzen zutenean pretoreen egoitza zela hiria.
III. mendeko Antoninoren Ibilbidean, Allabona mansioa agertzen da[2], Ebro eta Jalón ibaien arteko ordoki batean zegoela esaten zuen, eta beraz, Zaragozatik gertu. Allabona hori egungo Zaragoza probintziako Alagónen zegoela esaten dute batzuek[3]. Beste batzuentzat, ordea, Allabona hori mende bat lehenago Ptolomeok aipatu zuen ezin dira hiri bera izan[4].
Beste batzuen arabera, Ptolomeoren Alabona, Iruñearen mendebaldean zegoen Alantonerekin identifika daiteke[5], eta Alantone bera, egungo Atondorekin.
Badirudi Alabona izena, indoeuroparra izan datekeela[6].
Erreferentziak
- Schulten, Adolf. (1927). Las referencias sobre los Vascones hasta el año 810 después de J.C.. , 230-232 or..
- Tovar, Antonio. (1989). Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien. , 380-381 or..
- Amela Valverde, Luis. (2013-11-10). «Las tierras de Navarra en época tardorepublicana: entre la revisión historiográfica y los nuevos planteamientos» Cuadernos de Arqueología 21: 31–50. doi: . ISSN 2387-1814. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- Gran Enciclopedia de Navarra | ALAVONA. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- Gran Enciclopedia de Navarra | ALANTONE. (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).
- Sadaba, Jose. «Las Ciudades Vasconas Según Las Fuentes Literarias y Su Evolución en La Tardoantigüedad» plan.aragob.es (Noiz kontsultatua: 2023-07-31).