Alaíde Foppa

Alaíde Foppa Falla (Bartzelona, 1914ko abenduaren 3a - Guatemala hirian, atxilotua eta 1980ko abenduaren 19an desagertua) poeta, idazlea, aktibista feminista, arte kritikaria, irakaslea eta itzultzailea izan zen. Guatemalako diktaduraren aurkako ekintzailea ere izan zen.[1]

Alaíde Foppa
Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1914ko abenduaren 3a
Herrialdea Mexiko
 Guatemala
 Espainia
HeriotzaGuatemala, 1980ko abenduaren 19a (66 urte)
Familia
Seme-alabak
Familia
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea doktoretza : filosofia
Jarduerak
Jarduerakpoeta, eguneroko-idazlea, irakaslea, itzultzailea, arte-kritikaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa

Mexikon erbestea bizi izan zuen, eta han idatzi zuen bere lan poetikoaren zati handi bat. [2] 1976an, Fem aldizkari feministaren sortzailea izan zen, Latinoamerikan eragin nabarmena izan zuena. Guatemalan desagertu zen 1980an. [3]

Biografia

Bartzelonan jaio zen, Guatemalako herritartasuna zuen arren. Aita, Tito Livio Foppa, kazetari italiar-argentinarra izan zen eta ama, Julia Falla, ganadutegiko familiako pianista.

Bidaiatuz hazi zen eta bere familiarekin batera herrialde desberdinetan bizi izan zen Belgikan, Frantzian eta Italian, baita Argentinan eta gero Italian ere. Batxilergoa Belgika egin zuen eta bere unibertsitateko ikasketak Italian hasi zituen. Erroman Letren eta Artearen Historia Sailean parte hartu zuen, eta han italieraz ondo hitz egiten ere ikasi zuen. Hainbat urtez aritu zen itzultzaile lanetan eta gero italieraz idatzi zituen bere lehen olerkiak.[4]

1943an, Guatemalara iritsi zen, Jorge Ubicoren diktadura amaitu bezperan, eta prozesu politiko berriarekin identifikatu zen, horregatik 1944an[5] Guatemalako nazionalitatea hartu zuen. Iraultzan aktiboki kolaboratu zuen: boluntario gisa ospitalean eta alfabetatze kanpainetan ere parte hartu zuen. Alfonso Solórzano gizon aberatsarekin ezkondu zen, Alemanian zuzenbidea ikasitakoa eta Guatemalako Alderdi Laboristaren sortzailea. Solórzano ezker erradikaleko militante gisa epaitu zuten eta Guatemalatik alde egin behar izan zuen, bikotea Mexikora erbesteratu zen eta bertan jaio zen lehen semea, Julio Solórzano Foppa.[6]

Mexikon lehen aldiz erbesteratu zenean, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Filosofia eta Letren Fakultatean irakasle jardun zuen, eta Italiako literatura eta soziologiako katedra izan zuen.

Geroago, Solórzano Parisen kontsul izendatu zuten eta hara joan ziren bizitzera. Frantziako hiriburuan bere bost seme-alabetatik beste bi jaio ziren.1950ean, Guatemalara itzuli zen bere familiarekin, baina lau urte geroago berriro erbesteratu behar izan zuten, Jacobo Árbenz Guzmán koronelaren gobernua bota ondoren 1954. ekainean Alaíde berriro joan zen bere familiarekin Mexikora, eta han bizi izan zen. 1980an Guatemalara egin zuen azken bidaiara arte, bertan desagertu zen arte.

1970eko hamarkadan, bere seme batzuk Guatemalako gerrillarekin lotu ziren, zehazki, Ejército Guerrillero de los Pobres taldearekin, Pobreen Gerrilla Armadarekin (EGP)

Mis hijos

Cinco hijos tengo,

cinco caminos abiertos,

cinco juventudes,

cinco florecimientos.

Y aunque lleve el dolor

de cinco heridas

y la amenaza

de cinco muertes,

crece mi vida

todos los días.

1980. urtea negargarria izan zen Alaíde Fopparentzat: Juan Pablo semea, Pobreen Gerrillako Armadako (EGP) gerrillan aktibo zena, Nebajen (El Quiché departamenduan) hil zen eta bere senarra Alfonso Solórzano, albistearen berri izan zuenean lur jota, kalera desorientatuta irten zen eta Mexiko hiriko Insurgentes etorbidean hil zen auto batek jota. Gertakari haiek eragin zuten tristurak bere poesiarik sentituenetako batzuek idaztera bultzatu zuen.

Karrerako bidea eta aktibismoa

Alaíde Foppa aitzindaria izan zen feminismoan, esku hartu zuen esparru guztietan. Konpromiso hori Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoko (UNAM) irakasle postutik bete zuen, non Politika eta Gizarte Zientzien Fakultateko emakumeen soziologiako lehen katedra izan zuen.Ikastaro horri hasiera batean gutxiengoen soziologia izena eman zitzaion eta Latinoamerikako unibertsitate batean emakumeei buruzko lehen soziologia ikastaroa izan zen. Elena Urrutiaren arabera, emakume terminoak izutu egiten zituen garai hartan batzuk. Tribuna horretatik, Alaíde-k hainbat belaunalditako ikasleak trebatu zituen pentsamendu feministan.

1972an Emakumeen Foroa, irratia saioa sortu eta bertako arduraduna izan zen[7] hainbat urtez Mexikoko Unibertsitateko Irratiko programa izan zena. Programa aitzindaria izan zen Mexikoko irratian gai feministei buruz hitz egiteko espazioa errazten. Mexikoko gizartearen desberdintasunak eta indarkeria gai publiko gisa tratatzeko modua eztabaidatzeko, eta emakumeen bizitza esploratzeko.

Mikrofonoetatik emakumeen ahots anitzak entzun ziren, hala nola Benita Galeana aktibista eta sindikalista, Marie Langer psikoanalista, Elena Poniatowska idazlea, Stella Quan Rossell antropologoa edo Marta Lamas feminista. Argentinako Maiatzeko Plazako amen testigantzak, Rigoberta Menchú eta diktadurako Guatemalako emakume eta indigenen sufrimendua eta Latinoamerikako beste emakume batzuen lanak ere entzun ziren.

1976an, Margarita García Floresekin etan Elena Urrutiarekin batera, Fem aldizkaria sortu zuen, Latinoamerikako lehen astekari feminista eta mugimendu feministen eta giza eskubideen aldeko borrokaren erreferentzia.

Itzultzaile gisa, Fem aldizkarian argitaratutako Simone de Beauvoir, Dacia Maraini eta Gisele Halimi bezalako egile feministen artikuluak zabaltzen lagundu zuen. Lehenengo zenbakia Emakumeen Nazioarteko Urtea eta handik urtebetera atera zen eta 1975ean Mexikon egin zen Emakumeen Munduko Lehen Konferentzia ospatu zen.

Alainek proiektu editoriala aurrera atera zuen bere baliabideekin finantzatuz eta bere lagun margolarien lanekin enkanteak antolatuz; Francisco Corzas, Francisco Toledo, José Luis Cuevas, Felipe Ehrenberg, Fanny Rabel eta Arnold Belkin, publizitate komertzialera jo gabe. Idazle taldea bere etxean biltzen zen astero, Hortensias eta Camelia kaleetan, Florida auzoan .

Arte kritikari gisa, Alaíde-k arlo horretan pentsamendu feminista txertatu zuen: erakusketak antolatu zituen eta bilerak antolatu zituen arte feminista ekoizteko aukera eztabaidatzeko. 1977ko azaroan Carrillo Gil Arte Museoan emakume margolari, eskultore, argazkilari eta zeramikarien erakusketa antolatu zuen eta horretarako aurkezpen katalogoa idatzi zuen.

Arte kritikari gisa, Mexikon egon zen bitartean, beren ingurune profesionalean aurrera egiteko borrokan ari ziren artista plastiko ugariren jarduera sustatu zuen, Arte Ederren Institutu Nazionalaren bidez, baita Fem aldizkariaren bidez ere.

Foppak Amnistia Internazionala erakundearen ekitaldietan ere parte hartu zuen aldian behin eta Errepresioaren Aurkako Emakumeen Nazioarteko Elkarteko (AIMUR) kide aktiboa izan zen. Guatemalako komunitate intelektualeko beste batzuekin ere, giza eskubideak urratzeagatik auzitara eraman zuen gobernua eta bere izena subertsiboen zerrendetan agertzen hasi zen.

Desagerpena eta ikerketa

Alaíde Foppa Guatemalara joan zen Guatemalako pasaportea berritzera, itxuraz iraungita zegoelako.

Elena Poniatowskaren arabera, Foppak geratzen zitzaion denbora Guatemalako gerrillaren zerbitzura jartzea erabaki zuen. Florida auzoko Hortensias etxetik irten eta altzariak eta margoak banatu zituen. Ez zuen bere asmoen berri eman, baina bere etxean bisitatu zuten Guatemalako gerrillarientzat baliagarria izan zitzaien itxaropen sakona sortu zitzaion.

Abenduaren 19an, [8] bahitu egin zuten egun argiz, Guatemala Hiriko 9.etorkibidean, eta arrastorik gabe desagertu zen. [9] Zurrumurrua zabaldu zen gobernuaren barruan jarduten zuten erakunde paramilitarrak Fernando Romeo Lucas García jeneralaren aginduak betetzen zituztela eta haren desagertzearen eta hilketaren erantzule zirela, baina ezin izan zen frogatu. Frantziatik, Estatu Batuetatik eta Mexikotik etorritako nazioarteko erakundeek eta intelektual taldeek bizirik itzultzeko eskatu zuten, haien eskaerak lortu gabe.[10]

1999an, bere seme nagusiak, Juliok, Mexikoko bizilagunak, nazioarteko kanpaina bat egin zuen amaren aztarnak eta bere heriotzaren erantzuleak aurkitzen saiatzeko. Urte horretako abenduan Alaíde Foppa-ren semeek Espainiako Auzitegi Nazionalari ikerketa bat irekitzeko eskatu zioten. Auzia ireki zen arren, Guatemalako agintariek ez zuten erantzun.[11]

2009ko ekainaren 17an, Julio Solórzano Foppari, Guatemalako Auzitegiko Antropologia Fundaziokoa eta Alaíde semeari, DNA proba egin zioten, Nebajen (Quiché), izandako enfrentamendu batean hil zen bere anaia Juan Pablo-ren aztarnak identifikatzeko, eta La Verbena hilerrian, 7. zonaldean, lurperatu zituztenak XX.gisa.

2010ean, Fopparen familiak, Elkarrekiko Laguntza Taldeak (GAM) eta Guatemalari buruzko Informazio Txostenen Zentroak (CERIGUA) eta beste erakunde batzuek Guatemalako agintariek Fopparen desagertzeari buruzko ikerketa abiatzea eskatu zuten. 2012an, Amerikarteko Giza Eskubideen Batzordeak (CIDH) salaketa bat aurkeztu zuen Guatemalak kasu honetan izan zuen akziorik ezaren aurka; izan ere, data horretan oraindik ez zen inolako aurrerapausorik eman Alaíde Foppa non zegoen jakiteko. "Gure amari zer gertatu zitzaion jakin behar dugu", esan zuen semeak eta Donaldo Alvarez Ruiz, Lucas García García Barne ministroari leporatu ziezaiokeela desargerpena.

Momentu horretara arte ez zen jakin bere aztarnak non zeuden, ikerketek ez baitzuten inoiz aurrera egin. Alaíde Foppa-ren aztarnak azkenean Guatemala Hiriko La Verbena hilerrian agertu omen ziren.

Legatua

1980ko hamarkadan, Alaíde Foppa Emakume Gazteen Orkestra Sinfonikoa sortu zen Guatemalan, eta geroago Abesbatza sortu zen, guztiz emakumez osatua. Elkartearen Memoriaren Elkartearen (MPC) bi proiektu dira, emakumeak trebatzeko eta haien eskubideez jabetzeko helburu artistiko-pedagogikoa dutenak. Alaíde Foppa izena hartu zuten hari omenaldia egiteko, baita gatazka armatuaren eta genero indarkeriaren biktima diren gainontzeko emakumeei ere. [12]

2014an, Maria del Carmen de Lararen dokumentala estreinatu zen ¡Alaíde Foppa, la sin ventura!

2019an, UNESCOk Emakumearen Foroa irratsaioa erregistratu zuen Mexikoko Munduko Memoriaren programaren barruan, munduko herrien ondare dokumentala erregistratzeko eginkizunaren barruan. UNAMen bidez, 70eko eta 80ko hamarkadetako emakumeen ikuspegia txertatzen da XX. mendearen bigarren erdialdeko feminismoaren eraikuntza dokumentatzeaz gain.

2020ko abenduaren 3an, bere jaiotzaren urteurrenean, UNAMek Alaíde Fopparen 22 olerki argitaratu zituen, eta omenaldi bat egin zen. Hartaz hitz egitea eta idaztea hura desagertu zutenen tiraniaren aurrean matxinatzea da. Editatzea eta bere lanari eta ondareari buruz pentsatzea berriz, irakurleok bera bilatzeko dugun modua da ", esan zuen Elisa Diaz Castelo poetak ekitaldiaren aurkezpenean.[13]

Argitalpenak

Poesia

  • El ave Fénix: Las palabras y el tiempo. España (1945).
  • Poesías. México (1945).
  • La sin ventura. México (1955).
  • Los dedos de mi mano. México (1958).
  • Aunque es de noche. México (1959).
  • Guirnalda de primavera. México (1970).
  • Elogio de mi cuerpo. México (1970).
  • Poesía. Guatemala: Serviprensa Centroamericana (1982).

Saiakera

  • La poesía de Miguel Ángel. México (1966).
  • Confesiones de José Luis Cuevas. México (1975).

Antologiak

  • British and world literature for life and work. EUA (1997)
  • Para conjurar el sueño: poetas guatemaltecas del siglo XX. Guatemala (1945)
  • A secret weavers anthology: sel from the secret weavers series: Writing by latin. EUA (1998)
  • Rosa palpitante: sexualidad y erotismo en la escritura de poetas guatemaltecas nacidas en el siglo XX. Guatemala (2005)

Bibliografia

  • El Mirador (s.f.). «Alaide Foppa: Entrevista con el procurador de los Derechos Humanos de Guatemala (PDH)». Periódico digital El Mirador. Archivado desde el original el 21 de noviembre de 2010.
  • Fundación de Antropología Forense de Guatemala (s.f.). «Entrevista de Julio Solórzano». Fundación de Antropología Forense. Guatemala. Archivado desde el original el 1 de enero de 2014.
  • Instituto Nacional de Migración de México (2010). «200 Mexicanos que nos heredó el mundo». Instituto Nacional de Migración/Centro de estudios migratorios de México (México: Paralelo 21). p. 259. ISBN 978 607 7891 02 4. «Las 200 personalidades incluidas en esta obra destacaron por sus notables contribuciones a México. Todas ellas nacieron en el exterior y se arraigaron en el país por diversos motivos y razones».
  • Monzón, Kenneth; Biba, Esteban (s.f.). «Julio Solórzano Foppa Hijo de Alaíde Foppa y Juan José Arévalo». Nuestro Diario. Archivado desde el original el 20 de agosto de 2014.
  • Meza Márquez, Consuelo (2011). Diccionario bibliográfico de narradoras centroamericanas con obra publicada entre 1890 y 2010 (1.a edición). ISBN 978-607-8227-43-3.

Erreferentziak

  1. https://www.argia.eus/efemerideen-kanala/alaide-foppa-idazle-feminista-bahitu-eta-desagerrarazi-zuen-guatemalako-armadak
  2. Instituto Nacional de Migración de México 2010.
  3. Mateos Vega, M. (2020). A 40 años de su desaparición, el legado de Alaíde Foppa cada día es más vigente. La Jornada, diciembre 15, suplemento La Jornada de enmedio, Cultura, p. 3a. (Consultado martes, 15 de diciembre del 2020.) https://www.jornada.com.mx/notas/2020/12/15/cultura/a-40-anos-de-su-desaparicion-el-legado-de-alaide-foppa-cada-dia-es-mas-vigente/
  4. «Cien años de Alaíde Foppa | elPeriódico de Guatemala» web.archive.org 2015-04-26 (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  5. Demos, Editorial; Mateos-Vega, Mónica. «La Jornada - A 40 años de su desaparición, el legado de Alaíde Foppa cada día es más vigente» www.jornada.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  6. Alaíde Foppa, la malograda escritora – Prensa Libre. (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  7. «La Unesco registra Foro de la Mujer como Memoria del Mundo» Gaceta UNAM 2019-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  8. Presumiblemente, fue secuestrada por la G2 (sección de Inteligencia del ejército de Guatemala).
  9. El Mirador & s.f.
  10. Embargo, Redacción / Sin. «CIDH conoce denuncia por desaparición forzada de Alaíde Foppa en 1980» SinEmbargo MX (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  11. Márquez, Por Anaiz Zamora. (). «Abiertos tres juicios por desaparición de feminista Alaíde Foppa» cimacnoticias.com.mx (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  12. Orquesta y Coro Alaíde Foppa | Orquesta y Coro Alaíde Foppa. (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
  13. «Con ‘Vindictas’, la UNAM recuerda a la poeta Alaíde Foppa» www.msn.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.